
Mugikorra eta ordenagailua izango dira saio horien ardatz, eta tailerrak apirilaren 9an, maiatzaren 7an eta ekainaren 4an izango dira.

Inoiz baino kirolari gehiagorekin abiatu du denboraldia Oarsoaldeko txirrindularitza taldeak. Errepideetan zein mendi pistetan izango diren txirrindulariak aurkeztu zituzten atzo.

Hemezortzi urteren ostean, berriro ari da Xenpelar Bertso Eskola Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Indartsu dator harrobia, 10-14 urte arteko ia ehun ikasle ari baitira Xenpelarren trebatzen.

Dagokien lekua aitortzeko galdegingo dute Ernaik Lezon antolatutako gazte topagunean parte hartuko duten gazte independentistek. Hausnarketarako eta jairako espazioak uztartuko dituzte hiru egunez.

Martxoko plenoa egin dute. Iaztik geratu zen gerakinaren berri eman dute, eta inbertsioetara bideratuko dela jakinarazi dute.

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.

1974an Espainiako txapeldun izan zen Antxoko CD Pasajes eskubaloi taldea, emakumeen kirolean aitzindari izan zena. Urte dezentez maila gorenean lehiatu ziren, izen ezberdinekin, baina erro berberarekin.

Hirugarren Pasaia Itsas Festibalak ere kutsu solidarioa izango du. Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira maiatzaren 9tik 12ra.

Dinokorrika edo adinekoen Korrika egin dute gaur Lezon. Gazte ez izan arren, euskararen aldeko jarrera irmoa azaldu dute partaideek.

Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.

Ritxi Lizartza filmaren zuzendaria eta Xabier Amuriza espetxe horretan izan zen errepresaliatua eta bertsolaria ariko dira solasaldian.

Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.

'Oarso' aldizkariaren ale berriak uztailean argitaratuko dute. Hura osatzeko artikuluak aurkezteko epea zabaldu dute orain.

Otsailaren 4ko 12:45ean irtengo dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik. Lehentxeago ager daitezela eskatu diete partaideei.

Ekainera bitarte astero bilduko dira. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik edo trebetasunik izatea.

Herriko kirol instalazioen dagozkien bi puntu aztertuko dituzte. Gainera, Ugaldetxo auzoko kale bati izena aldatzea proposatuko dute.

21 partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta horietatik hamahirutan nagusitu dira. Partidak lehen fasetakoak izan dira.

Garaipenak, berdinketak eta porrotak berdintsu iritsi dira asteburuan. Allerruren gizonen taldea goiko postuetara iritsi da.

Herriko futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, hemen.