Ibai ertzetan sare gehiago jar daitezela eskatu du Eguzkik

Aldundiak zeregin horretarako onartu duen diru partida balia dezatela eskatu die talde ekologistak Oarsoaldeko udalei.

Euskararen aldeko lana aitortuko diete Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalderi

Joxepa Antoni Aranberri anitzeneko lekuko txanda Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugaldek eramango dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen izenean.

Nerea Azkona eta Marta Burgos, Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleak

Andra Mari abesbatzak eta Musikenek antolatzen dute beka, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa, laugarrena izan da.

korrika

Lezoko elkartasunak Sahararaino eraman du 23. Korrika

Lezoar talde bat Saharan da elkartasun lanean, erizainak dira. Bertan bizi direnei laguntza emateaz gainera, ez dute aukerarik galdu 23. Korrika haraino eramateko.

Portua Jaurlaritzaren "eskumen esklusibo" izatera pasa dadila eskatu du EAJk

Eusko Legebiltzarrerako Oarsoaldeko eta Bidasoko hautagaiak aurkeztu zituzten atzo. Besteak beste, portuko azpiegitura desklasifikatu, interes orokorreko izaera kendu eta Jaurlaritzaren eskumen esklusibo izatera pasa dadila nahi dute jeltzaleek.

Korrika
korrika 2024 lekukoak oiartzun

Arraguatik Aritxulegira, 32 lekuko aldaketa Korrikan

Ordubete pasatxo ibiliko da Korrika Oiartzunen barrena. Eskuz esku ibiliko da hamabi mugarrien artean, metro gutxi egiteko aukera emanez.

"Pasai Donibaneko biztanleok ez dugu saneamenduarekin hau errepikatzerik nahi"

Udal gobernu berriak "elkarlanerako borondatea" adierazi duela diote bizilagunek. Harreman honek hobekuntzak ekarri baditu ere, proiektua oraindik ez dela udalean erregistratu ezta entregatu ere salatu dute.

Korrika

Korrikaren 2653 kilometroa, Mikel Martin Conderen omenez

Haren senideek eramango dute Korrikaren lekukoa Xenpelar AEKren kilometroan, irakasle eta ikasleek hala adostuta.

korrika

Enpatikonomia jardunaldia, oso arrakastatsua

160 lagunek hartu dute parte joan den ostiralean egindako jardunaldian, eta hamasei hizlari aritu dira talentua eta lana uztartu dituen topaketan.

oiartzun herrikide

Lehen postuan tinko jarraitzen dute areto futbolekoek

Tolosako Eskolapioak-Herrikide arerio gogorraren kontra gol batengatik nagusitu dira oiartzuarrak. Futboleko talde nagusiek, kale.

Gizon bat atxilotu dute etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzea egotzita

Goizaldean atxilotu dute, etxe jabeak etxe barruan harrapatuta ihes egin eta gero.

Lau garaipen San Juanentzat Euskadiko tosta mugikorrekoan

Bost ontzi aurkeztu, eta lau garaipen, denak emakumeenak. Emaitza ikusgarriak lortu dituzte tosta mugikorrean sanjuandarrek.

1947ko kintoak oiartzun 2024 bazkaria

1947ko kintoek ez diote urteko zitari hutsik egin

33 gizon-emakumek hartu dute parte urteroko bazkarian. Ergoiengo Tolare jatetxean egin zuten bazkaria, lagun giroan.

Ongi etorria egin diote San Pedrori TKEko bazkide berri bezala

TKEk 2024ko lehen batzarra egin dute gaur Getarian. Besteak beste, sanpedrotarrei ongi etorria egin diete, irailean banku finkoko arraunaren maila gorenera igotzea lortu ondoren.

Touringeko jokalarien aurkezpena

Denboraldi erdiko bazkidetza kanpaina abiatu du Touring KEk

30 euroren truke, 2023-2024 denboraldia bukatzeko falta diren partida guztiak ikusteko aukera emango dute.

Iztietako eta Beraungo anbulatorioen gabeziak, udalbatzarrera

Eragileek mozioa aurkeztu dute udalbatzak herriko bi anbulatorioen egoeraren gaineko gogoeta egin dezan.

Kultur programazioa "eskasa" dela uste du PSE-EEk

Kezka azaldu du alderdi sozialistak, bere iritzirako "eskasa" delako Errenterian kultur programazioa.

xenpelar tailerrak

Xenpelar tailerretarako izena eman daiteke

Astelehenean zabalduko dute bigarren lauhilekoan izena emateko epea.

Gehiago