Airearen kalitatea neurtzeko estazioa eskatu du Eguzkik

Eskaera hori iazko azaroan egin zuen eta joan den urteko abenduan eztabaidatu udaleko Ingurumen Aholku Batzordean. Ondorio juridikoak aztertu arte atzeratu zuten erabakia hartzea.

Gaur, sektore publikoko langileen greba

Grebak Oarsoaldean hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina.

baga biga liga mendi jolasak

[Argazkiekin] Olinpiadak mendian ere egin daitezkeelako

Baga, Biga, Ligako bigarren jardunaldia egin dute. Mendi-jolasa egin dute, lau probakoa. Garaipena partekatu egin dute.

Larunbatean, XV. San Pedroko Test Estropada

37 traineru bilduko dira neguko azken prestaketa estropadan. Eguraldiaren araberako bi eremu prestatu ditu Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

udalekuak

Udaleku irekietan izena eman daiteke jada

Gaur ireki dute udalekuetan izena emateko epea. Hilaren 24ra arte eman daiteke izena. Uztailaren 1etik 30era biartean izango dira.

Korrika

[Erreportajea] Azterketak euskaraz egiteko eskubidea omendu du Korrikak

Korrikak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen urtarrilaren 25ean Hondarribian. Lander Garrok talde horren berri ematen duen ‘Oihaletxea’ dokumentala zuzendu du Korrikarako.

Antxin Ezkerro EPLEko pilotaria zendu da

Ezkerro 2021-2022 denboralditik ari zen EPLEn pilotari. Doluan dago Errenteriako Pilota elkartea.

Etxeberria eta Landa, 22 urtez azpiko Euskal Herriko txapeldun

Etxeberria eta Landa, 22 urtez azpiko Euskal Ligako txapeldun

Oiarpeko bikoteak Oberena taldeko arerioak menperatu zituen, Laudion, markagailu estu batekin. Beste hemezortzi partidatan, hamar garaipen.

martxoak 8

Emakume kirolariena izan da asteburua

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, emakume kirolariena izan zen larunbata. Harri tiraka, pilotan, lasterka eta ipar martxan aritu ziren.

Emozioz eta berezitasunez beteriko Mariasun Landa Sari Banaketa

Emakumeen egunaren biharamunean Errenteria-Oreretako emakumeei buruzko idazlanen sari banaketa egin dute.

Errenteriako lehenengo Indoor Duatloia, otsailaren 3an

Lasterketa eta bizikleta estatikoa txandakatu beharko dituzte parte hartzaileek, 3,2 kilometroko lasterketa eginda, 8 kilometro egin beharko dituzte bizikleta estatikoan, eta bukatzeko, 1,6 kilometroko lasterketa.

Peru izango dute hizpide Jabetze Eskolaren urteko lehen saioan

Urteko lehen saioa egingo dute hilaren 31n (asteazkena da). Maria A. Quispek gidatuko du ordukoa.

Oarsoaldeak Ingurumen Kudeaketako ikastaro bat abiatuko du langabeentzat

Ikasketa horiek otsailean hasiko dira, Oiartzunen. 420 orduko ikasketa teorikoa izango du goizetan, 09:00etatik 14:00etara, eta 80 orduko praktikaldia enpresan. Ikastaroa bukatuta, lanbide gaitasuna frogatzen duen ziurtagiria jasoko da.

Haurrak euskarazko bideo jokoetara gerturatzeko saioak egingo dituzte Pasaian

Game Erauntsia elkarteak lau saio antolatu ditu datozen asteetarako. LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartuko dute.

Gatz tailerra Familia Jolasean programaren barruan

Larunbatean izango da tailer hori, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, 16:30etik 18:30era.

Euskal dantza tradizionalen emanaldia, larunbatean

Ereintza Dantza taldeak eta Herri Arte Eskolak egingo dute emanaldia.

Ostegunean, urteko lehen udalbatzarra Lezon

Zazpi puntu landuko dituzte herriko hamahiru zinegotziek 19:00etan hasiko den plenoan. EH Bilduren mozio bat dago, tren zerbitzuari buruzkoa.

joseba sarrionandia oiartzun

Joseba Sarrionandia hausnarrean jarriko dute hilaren 26an

Alternatiben Oihartzunak saioa antolatu du datorren ostiralerako. Sarrionandiak hausnarketak partekatuko ditu. Sarrerak, eskuragarri.

Sentsazio onak berreskuratu dituzte Donibaneko gizonek

Decotextil Euskadi Donibanek garaipen sendoa eskuratu du etxean. Lehen zati kaskar baten ondoren, bigarren zatian iraultzeko gai izan dira.

abeltzainak oiartzun batzarra 2024

Abeltzainek eta udalak urteroko bilera egingo dute hilaren 27an

Datorren larunbatean elkartuko dira udala, abeltzainak eta aldundiko Etorlur. Urte berrirako beharrak jaso nahi dituzte, abeltzainen eskutik.

Gehiago