
Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.

'Deabruen Doinuak' albuma argitaratu berri du Zilibito Records talde oiartzuarrak. Hamahiru abesti ditu orotara lanak; baita elkarlan ugari ere.

Goizean tailerra izango da Torrekuan, eta arratsaldean hainbat esperientzia ezagutzeko aukera Badalaben.

Asteleheneko lehen saioaren balorazio baikorra egin du Iratzerrik. Prozesuarekin abenduaren 2an jarraituko dute.

Ekintza Bibe Gipuzkoako mendekotasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak 80 lagun berri artatu ditu 2023an. Horietatik %91 gizonak dira, eta ia erdia, 35 urtetik beherakoak. Joko makinekin dute gehienek arazoa.

Txuriberriren partaide dira Oarsoaldeko zortzi kirolari gazte. Asier Pardavila lezoarraren arabera sakrifizio handia eskatzen duen kirola bada ere, lortzen den emaitza ikusgarria da.

Gure Eskuk bi urteko iraupena izango duen 'Herri Libre Bat!' dinamika sortu du, eta horren aitzakian Oiartzungo lantaldeak ekitaldia antolatu du Arizmendienean biharko.

Pasaian, Donostian, Hondarribian, Zarautzen, Mutrikun eta Zumaian itsas hondakinak biltzeko hitzordua ezarri du Itsas Zaintza Sareak. Hilaren 17an egingo dituzte bilketa lanak.

Euskal Herria Digitaleko kideek antolatu dute jardunaldia; arratsalderako hitzaldia antolatu dute, gainera, Simona Levirekin digitalizazio demokratikoaren inguruan.

Giza eskubideen defendatzaile diren hiru aktibista feministarekin jardunaldia egin zuten atzo, hilaren 13an. Emakumeen alde egiten duten lana aurkeztu zuten.

Futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko taldeek gaur bertan hasiko dituzte asteburuko norgehiagokak.

Datorren ostegunean hasiko dira grabaketekin eta astebetez ariko dira horretan. Trafikoan eragina izango dute.

Sei gai jorratuko dituzte azaroko udalbatzarrean. 18:00etan hasiko da saioa eta pleno aretoan izango da bilkura.

Hilaren 25etik 29ra Juanba Berastegi aretoan haurrentzako txotxongilo emanaldiak izango dira, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30.urteurrenaren harira

Larunbatean (hilaren 23an) izango dute eragina trafiko aldaketek Donibaneko auzoan. Lezo Bide kalea itxi egingo dute.

Bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerdietako saioan izango da igandean, Zarautzen.

Errenteriako Torrekua eraikinean aro berri bat abiatuko dute gaur. Teknologia ardatz hartuta, eraikinaren espazio osoa ikuspegi sozial eta komunitarioa duten egitasmoei eta ekintzaileei eskainiko diete.

Aldundiaren Energia Argitu Kit kanpainaren barruko tailerra egingo dute Lezon hilaren 26an. Iratzerrik parte hartzeko gonbita egin die lezoarrei.

Larunbatean –hilak 23– hainbat ekintza egingo dituzte Abaraxkan gaia lantzeko. 16:30ean hasiko dira ekintzak, eta apaingarriak, murala eta abar egingo dituzte.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko udalak eta barrutiko eragile eta norbanako ugarik lankidetza berezia abiatu dute. Hilaren 27an hurrengo bilkura irekia egingo dute.