
Elkarteko 50. urteurrenean, Artaso elkarteko kideak izan dira festei hasiera eman dietenak. Arratsaldeko 19:30ean herritarren begiradapean bota dute txupina Goiatz Labandibar eta Enrike Lekuonak.

Oiartzungo Feministen Asanbladako, Hatzamarkako eta Killirikupeko ordezkariek feminismoaren konplizeak nahi dituzte, espazio seguruak sortzeko.

Barruti guztietako jaiak bukatu berri horien balorazioa egin du Pasaiako Udalak. Errespetuan oinarritutako jaiak izan direla nabarmendu dute.

Xanistebanak direla-eta, Donostia, Errenteria eta Pasaia Oiartzunekin lotzen dituen Lurraldebuseko E20 eta E72 lineetan egingo dituzte aldaketak.

AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun zein Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.

Xanistebanen aurreko Kultur ekitaldia egin zen atzo Landetxen. Erraldoiak mugitu dituen zortzikoak ziklo aldaketa izango du eta omendu egin zituzten atzo.

Jaikizbel hiribideko 4. zenbakiko hormatuta zegoen etxebizitzak su hartu du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa gerturatu dira.

Hilaren 4an izango da Xanistebanetako urteroko txirrindularien hitzordua, 10:00etan hasita. Ibilbidearen 116 kilometrotan, 11 aldiz zeharkatuko dute herriaren bihotza.

Uztailaren 30ean Donibaneko Santiago plazan San Juan eta San Pedroren arteko desafioa burutu zuten. Ikusteko aukerarik izan ez? Bideo laburpena prestatu du Hitzak.

Uztailaren 30ean hil zen ohorezko euskaltzain oiartzuarra. Bere ibilbide profesionala UZEIn egin zuen nagusiki, baina nabarmentzekoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiari eta Hiztegi Batuari egindako ekarpenak.

Hautagaiek egindako erreklamazioak aztertu ondoren, lan poltsa osatzeko behin-betiko zerrenda onartu dute. Udalaren webgunean dago.

'Un hombre llamado Ove' filma eskainiko dute bihar arratsaldean, Zaintzadik antolatuta. 2016ko Oscar Sarietan bi izendapen jaso zituen.

Datorren asteazkenean (hilak 19) odola emateko aukera izango da Antxoko anbulatorioan, arratsaldez.

Bigarren mobilizazio eguna dute, lan hitzarmenaren alde, eta kalera atera dira. Langile ia guztiek bat egin dute deialdiarekin.

Aurreko igandean egitekoak ziren jarduera, Arditurri inguruan, baina eguraldiagatik atzeratu egin behar izan zuten.

Errenteriako Udalak antolatutako lehen poesia lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta 'Lekuona Fabrika Poesia Antologia' liburua aurkeztu.

Elizaldetik aterako da autobusa gauerdian, eta ondoren auzotik bost aldiz aterako da autobus berdea, herriko auzoetara.

Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak antolatu du jarduera. Izena eman behar da aurretik, parte hartzeko.

Helduen eta haurren danborradetan izena emateko epea zabaldu du Alabergako auzo elkarteak.

Hitzarmen berria sinatzeko dinamika iragarri zuten pasa den astean, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko.