
Egitasmoarekin bat egin nahi duten familiek hil bukaerara arte dute izena emateko aukera. Haur sahararrei bi hilabeteko aterabide bat eskaini nahi die programak.

Trinketeko Eskuko kategorian tituluak lortzen jarraitzen dute EPLEko pilotariek. Sorondo, bigarren mailako txapeldunorde.

Eusko Trenbide Sareak lehiaketara atera du Galtzaraborda eta Alaberga arteko trenbide eta estazio ingurua estaltzeko proiektuaren idazketa Udalak "oso positibotzat" jo du berria, eta nabarmen jarri eskaera historikoa izan dela.

1545 argitaletxeak hirugarrenez antolatu du ekimena. Hilaren 17an izango da lehen ekintza; azkena, berriz, 30ean.

Ehunka eta ehunka herritarrek egin dute bat Oreretako Asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin. Indartsu eta saretuta dagoen zalantzarik ez da, eta gaurkoa horren erakusle garbia izan da.

Dozenaka eta dozenaka oiartzuarrek kolore morez apaindu dituzte herriko kale eta txokoak. Manifestazioaren aurretik, herriko hainbat emakumek aitortza jaso dute.

Dozenaka herritarrek erantzun diote Lezoko Mugimendu Feministak gaurko deitu duen manifestazioari. Lezoko Udalak ere jarri du alea, Aralar kaleko plaza Miren Gezala plaza da gaurtik.

Saenz da pasa den urrian egindako 7/2014 Legearen erreformarekin aske utzi duten lehen euskal presoa. Jada ez da euskal preso pasaitarrik.

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horren harira Lezoko Udalak erakunde adierazpena zabaldu du.

MoreretaOn iniziatiba antolatu du bosgarrenez, Orereta Ikastolak. Orereta Ikastolako ikasle eta irakasleak aritu dira Martxoaren 8arekin bat egin eta jendarte parekidea aldarrikatu asmoa duen iniziatiban goiz eta arratsaldez.

Laugarren ikasturtez antolatu dute dinamika Errenteriako Udalak eta Garabidek. Emaitzarekin, oso pozik daude biak, "hezkuntza komunitatean errotzen ari delako".

Madalenetako omendua hautatuko duen batzordea osatzeko gonbidapenak bidali dituela jakinarazi du udalak.

Hilaren 14an (ostiralean) jasoko du San Pedroko elkarteak kazetariaren hitzaldia, 'La Ertzaintza que viene' liburua oinarri izango duena. Ondoren, afaria.

Teknikari ekonomiko eta administrazio orokorreko teknikariak behar ditu udalak. Izena emateko epea. hilaren 21era arte zabalik.

Hiru astez luzatuko dira lanak. Mugikortasun urriko pertsonei begirako hobekuntzak egingo dituzte.

Futbolean, porrota Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian, garaipen, berdinketa eta porrot bana.

'Feminismoa Oarsoaldean, gaur' izenburupean eskualdeko mugimendu feministaren gaineko gogoeta jaso zuen Landetxek ostiralean.

Arabolazaz gain, Jare Antzizar eta Julen Olaizola ere lehiatu ziren Errezilgo saioan. Oiartzuarra finalera pasa da zuzenean.

Bertso bazkaria egin dute gaur Bixi-Bixi elkarteak antolatuta.

Txarangak girotuta ibili dira poteoan Trintxerpeko kuadrillak. Bihar arratsalde arte jarraituko du Trintxerpeko inauterietako egitarauak.