2025/6

Festa usaina San Pedron

San Pedroko festak ostegunean hasiko diren arren, asteburu honetan horiek berotzeko hainbat ekitaldi izango dira.

Erabileraren hauspoari putz

Ikasturtea bukatzear dutela balorazioa egin dute Mintzalaguna programaren arduradunek. Laurogei lagun aritu dira aurten euskaraz bizitzeko urratsa egiten. Irailera begira dira.

Urtzi Urkizu Adrian. Kazetaria.

"Munduan badira Euskal Herrikoaren antza duten errealitateak"

Lezoarrak 2025ko Midas saria jaso du Eslovenian, hizkuntza gutxituetan aritzen diren hedabideen gainean egiten duen kazetaritza lanketagatik. Sari hori jaso duen eskualdeko bigarren kazetaria izan da.

Lehen sektoreari bultzada eman nahi diote

Lehen sektoreko ekoizleak gero eta gutxiago nabarmentzen direla iritzita, Oiartzun Burujabek herriko bost etxaldetan praktikak egiteko aukera emango die Oiartzungo gazteei.

'La reina del Chantecler', 60 urtera bizirik oiartzuarren memorian

1962an estreinatu zen 'La reina del Chantecler' filma, Sara Montiel izan zuena. Oiartzunen hainbat zati grabatu zituzten, herritarren parte hartzearekin. Asteazkenean proiektatu zuten filma udaletxean.

2024 "urte emankorra" izan da Oarsoaldearentzat

Oarsoaldea Garapen Agentziak 2024 urtearen balantzea egin du Oarsolan Inklusio eta Berrikuntzarako zentro berrian.

Urdiaingo kantaia eguraldi ona eta uzta oparoak eskatzeko

Urdiaingo kantaiaren bidez eguraldi ona eta uzta oparoa eskatuko dituzte dantza taldeko kideek kantuz eta dantzaz.

Erasoen aurkako protokoloa aurkeztu dute

Jai inklusiboak eta indarkeria matxista, LGTBIQ+fobikoa eta arrazismorik gabekoak bultzatzeko kanpaina garatu dute udalak eta herriko eragileek.

Eneko Salaberriak irabazi du Xanistebanetako kartel lehiaketa

Kartel lehiaketako sarituen berri emateaz gain, jakinarazi dute Xabier Izagirrek eta Birgilio Labanbidarrek botako dutela txupinazoa.

32 bikote lehian astelehenetik, Jose Antonio Zuloaga memorialean

33 klubeko 32 bikote ariko dira Haur, Kadete, 23 urtez azpiko eta Senior kategoriatan lehian.

PDFren zazpigarrena, "oso arrakastatsua"

3.900 pertsona inguru gerturatu dira Antxora dantzaz gozatzera. Aurtengoa bukatuta datorren urtekora begira jarri dira, eta 2026ko data iragarri dute: ekainaren 11tik 14ra izango da.

bikila omenaldia

Liburu berria aurkeztuko du Joxe Iriarte 'Bikilak', ostegunean

Alternatibak antolatu du liburu aurkezpen hori. Mikelauzo elkartean izango da, 19:00etan.

Gaur, Berdintasun Kontseilua sortzeko seigarren batzarra

17:30ean izango da topagunea, Kultura Aretoan. Elhuyar aholkularitzak darama prozesuaren gidaritza.

gazte eguna xanistebanak

Udako musika zerrenda osatzeko laguntza eskatu dute

Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara taldeek batez ere euskal abestiz osatutako zerrenda bat egin nahi dute, eta proposamenak bidaltzeko deia egin dute.

Score proiektuko emaitzak aurkeztu dituzte

Score proiektuak kostu-onura azterketak egin ditu naturan oinarritutako irtenbideen bideragarritasun eta inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko.

madalensoro

Asteburuko Oiarperen partidak, hemen

Gaur eta bihar, zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Herriarteko txapelketan Zestoaren aurka lehiatuko dira.

Prentsak gatazka politikoetan duen funtzioaz hausnartzeko, solasaldia

Pello Urzelai, Gema Lasarte eta Iñaki Sotok egingo dute mahai ingurua, Jon Martin Etxebesteren gidaritzapean. Hilaren 20an izango da jardunaldia.

topo oiartzun

Wematik Racing ekipoarekin lehiatuko du Iñigo Iglesiasek aurrerantzean

Rob Vannegoor arduratu da moto berria prestatzeaz, lehen hiruen artean gelditzea ahalbidetuko diolakoan. Hilaren 20 eta 22an erabiliko du Iglesiasek moto berria lehen aldiz.

Neus Aguado idazlea Hugoenean izango da

Neus Aguado Donibaneko Santiago plazan kokatuta dagoen Hugoenea etxean izango da hilaren 16tik 30era bitartean.

Gehiago