
Albaolak bisita gidatuak antolatu ditu ontziaren barrualdea bisitatzeko. Bisitak urriko igande goizetan izango dira.

Igantzi auzoko bizilagun komunitate batek lau habi jarri ditu fatxadan, arriskuan den sorbeltz arruntaren ugalketa errazteko.

Duela hamar urte sortu zen Oiartzunen Autobus Magikoa taldea, eta zazpi urte kontzerturik eman gabe egon ondotik, larunbatean egin zuten azkena, Ugaldetxon.

Inude eta artzainen desfilea egin zuten atzo Lezon. Ehunka lezoarren partaidetzarekin, herria pizteko gaitasuna izan zuen.

Urriaren 11tik arazoaren 2ra izango da ekimena, eta bi erakusketa inauguratuko dituzte, bata San Juan kaperan eta Arizmendieneako lorategian bestea.

Altzateko kiroldegia eta igerilekuak kudeatzeko deialdira ez da enpresarik aurkeztu, eta PSE-EErentza hori aurkeztutako eredua "bideraezina" delako da.

Lau Haizetara topaguneak aurki abiatuko du Mintzalagun programa. Euskaraz bizi nahi duten herritar sarea eraikitzen jarraitu nahi du; euskal hiztunak ezinbesteko ditu horretarako.

Erretiratuen elkarteek jarduera aukera zabala antolatu dute beste behin ere. Gaur eman dute ikasturte berrirako antolatu duten eskaintza zabalaren berri.

Eskualdeak dituen ezaugarriak eta esperientziak aintzat hartuta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak plan berriak diseinatzeko martxan jarriko den lehen fase pilotuan aritzeko aukeratu du Oarsoaldea.

Udalak eta Eihera kooperatibak 'LGTBIQ+ Bizitzak' izeneko diagnostikoa osatu dute. Laura Ré Berdintasun zinegotziak eta Iñi Etxezarreta Eiherako kideak prozesuaren gakoak azaldu dituzte.

Prentsa ohar bidez azaldu du bere desadostasuna, joan den ekainean egin zuen moduan.

Zentinela eskumuturrekoak edarietan substantzia kimikoak detektatzeko daude diseinatuta. Udal informazio guneetan banatzeko eskatu dute.

Ostiralerako eta larunbaterako, Materrek hiru jarduera programatu ditu, den-denak Mater ontzian nabigatuta.

Bihar (asteazkena) arte aurkez daitezke Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketarako lanak.

Trintxerpe eta San Pedroko saioak etzi (hilak 10, asteazkena) izango dira; Antxo eta Donibanekoak, berriz, hilaren 17an.

Jaione Jauregiri elkarrizketa egin dio Urtzi Urkizuk BERRIA egunkarian. Lau hamarkadaz erbestean izan ostean, Lezon bizi da egun.

Pasaiako Udalak mantentze lanak egingo ditu Trintxerpen eta San Pedron. 06:00etatik aurrera balizatutako eremuetan ibilgailurik aparkatuta ez egotea eskatu du udalak.

Musika talde pasaitarrak kontzertu bat eskainiko du urriaren 4an, San Pedroko Lonjako plazan, 19:30ean.

Bihar 18:00etan egingo dute zazpigarren foroa, Arizmendienean.

Bokalek III. topaketa egingo du urriaren 23an, eta aurten ere euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edo taldeak sarituko ditu.