
Igandean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo xanistebanak, eta Urmendi Udal Ikastola Partzuergoko ordezkariek botako dute suziria.

Esteban Muruetagoiena torturaren biktima izendatu dutelako pozik azaldu da udala, "udal honek egindako aitortza berresten duelako".

Aitortza ekitaldia, ate irekiak, bazkaria eta musika izango dira, besteak beste, hilaren 20ko jaialdian. Eguna 10:00etan hasiko dute.

Erretiroa hartuko du Arkaitza tabernako Jone Arruti Peñak. Ez zuen espero, baina festa ederra antolatu diote hamaika norbanako eta eragileek lan bizi ibilbide konprometituari herri aitortza egiteko.

Errenteriako Gurutze Gorriak diploma eta saria emango die herriko zortzi eragileri.

Oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die Hibaika Egunak, baita Oiartzun ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, «garena herriarekin batera ospatzeko».

Ostiralean omenaldia egingo diote Francisi, baina gaur, txikitik izan bada ere, aitortza eta omenaldi ekitaldia egin dute Iztieta auzoan kokatutako haren omenezko oroigarrian.

Auzoetako emakume elkarteen programak 40 urte bete ditu aurten, eta urte horietan guztietan egindako lana omentzeko ekitaldia antolatu du udalak.

Don Bosco LHII bikaitnasun sareko kide izango da beste 49 ikastegirekin batera. Kimika arloari aitortu diote bikaintasun hori.

Errenteria-Oreretako hiru saltoki saritu ditu ganberak aurten: Hache Boutique denda, Osina Ekogunea, eta Herboristeria Paki.

Aurten 50 urteko elkarbizitza ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak azken urteetan bezala uztailaren 23an.

Errenteria-Oreretari bertako emakumeek egindako ekarpena lehen lerroan jartzera datoz berriz ere Marasun Landa Sariak, eta hori horrela, hamaseigarrenez zabaldu dute lanak aurkezteko epea.

Aurten 50 urteko elkarbizitza ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak azken urteetan bezala uztailaren 23an.

Del estal ez zen izan garai hartan bortizki erail zuten bakarra. Gazte ekologistaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jasotzen ditu filmak, eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatzen du.

Donostiako Orfeoia-EHU Saria jasoko du errenteriarrak gaur eguerdian.

Ezaguna da Zumardian kokatutako taberna urteak daramalako, besteak beste, doako kontzertuak antolatzen, eta askotariko musika estiloak biltzen bere aretoan. Ez dio musikari ekarpen makala egin bide luze horretan.

Keinua izan nahi du, aitortza, beren babeserako berme guztiak izan gabe ere, nekaezin, erlojuaren kontra, herritarren osasuna zaintzen ari diren horiei guztiei.

Errenteriako Udalak, 1977ko Amnistiaren Aldeko bigarren astearen biktimei aitortza egin zien atzo.