
Andra Mari abesbatzak antolatu du musika emanaldia, Harmonia ederrean zikloaren barruan.

Harmonia Ederrean programaren barruan antolatu du abesbatzak emanaldia; doan izango da, lekuak bete arte.

Santa Zezilia egunari begira kontzertua antolatu du igandean Andra Mari Abesbatzak eta Orkestrak.

Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna balioan jartzea helburu duen Euskal Musikaren Asteak gaur aurkeztu du 53. ekitaldia. Hilaren 16tik 24ra hamar kontzertu eskainiko ditu Musikastek.

Eresbil Fundazioak 50.urteurrenagatik 'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' aurkeztu du gaur, hilaren 12an. Eresbileko zuzendariarekin batera Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteriako Udaleko eta Andra Mari Abesbatzako ordezkariek parte hartu dute.

Igandean izango da Santa Zezilia kontzertua, 18:30ean; Gabriel Faureren 'Requiem'a interpretatuko dute.

Andra Maria Jasokundearen parrokian izango da emanaldia, abesbatzaren 25. urteurrenaren harira.

Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleek emanaldia eskainiko dute larunbatean, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan.

Andra Mari abesbatzak eta Musikenek antolatzen dute beka, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa, laugarrena izan da.

Larunbatean izango da emanaldia, 18:00etan hasita Lekuona Fabrikan. Doakoa da sarrera baina gonbidapena behar da.

Larunbatean emango du kontzertua abesbatzak Azpeitian; harekin batera ariko da Andra Mariren orkestra eta bakarlari taldea, Mozarten 'Requiem'a interpretatzen.

Jessica Duarte akordeoi jotzailea eta Ines Lopez-Gallagher cello jotzailea izan dira irabazleak aurten.

Madalenaren ermitan izango da emanaldia, Andra Mari Abesbatzaren Harmonia Ederrean zikloaren barruan.

Harmonia Ederrean zikloaren barruan antolatu du emanaldia Andra Mari abesbatzak.

Bi Eguberriko kontzertu antolatu dituzte hilaren 15erako. Lehena, Karnaba Otxotea eta Donostiako Orkestra Barrokoarena; bigarrena, Andra Mari Abesbatzaren 'Noela, Eguberri anuntzio'.

Emakume bertsolariak XIII-XVI mendeetan idatzitako bertsoekin osatutako programa eskainiko du abesbatzak.

Bere balio profesionalagatik eta musika prestakuntza zabalagatik hautatu dute; 2015etik Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria ere bada.
