
Kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteria-Oreretako plaza eta tabernetan igandean, Santa Ageda bezperan.

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.

Jende mordoa bildu zen atzo urteko gau beltzenaz gozatzeko. Txarako parketik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea, eta Done Eztebe plazan bukatu zuten suzko akerra errez. Gau Beltza Asteak jarraipena izango du bihartik aurrera.

Altzako Bertso Paper Lehiaketan nagusitu da. Ni ... Gutar? izeneko bertso sortarekin gailendu da errenteriarra.

Oarsoaldean, ahoz ahoko tradizioak belaunaldiz belaunaldi mantendu dituen kanta eta bertsoak berreskuratu eta ‘Hau leku aittorra’ liburuan bildu ditu Mendizabalek.

Eibarren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako azken saioa egingo dute igandean; irabazleak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela.

Zuzenean sailkatu da Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako. Beste oiartzuar bat ere aritu zen atzoko saioan, Xamoa, laugarren postua lortu zuen

Donibaneko elkarteak martxoaren 8rako jarri du zita. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.

Bihar, hilak 4, Santa Ageda bezpera da, eta pasaitarrek koplaz beteko dituzte Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko kaleak.

Antxoko euskal dantza taldeak barrutiko tabernak bertso doinuez beteko ditu otsailaren 4an, 19:00etatik aurrera.

Bertso saioa Juanba Berasategin izango da, 18:00etan. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Ane Labaka arituko dira oholtzan. Sarrerak salgai daude, 15 euroan.

San Tomasen harira egitarau zabala antolatu dute Errenterian.

23:00etan izango da bertso saioa, ArkaHitzak zikloaren barruan.

Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia igoko dira Juanba Berasategi aretoko oholtzara.

23:00etan hasiko da emanaldia, eta berezitasunik badu, izan ere parte hartzaile guztiak, bai bertsolariak, bai gai jartzailea emakumeak izango dira.

Andoni Mujika 'Anatx', Emaitz Murua, June Aiestaran eta Maddi Agirre bertsolariek hartuko dute parte 23:00etan hasiko den saioan.

Bertsozaleek hitzordua dute berriro Arkaitza tabernan: Arkahitzen bigarren saioa maiatzaren 13an izango da, 23:00etan.