
Eduardo Txillidaren Hiru lanaren irudien sinboloetatik abiatuta, Hiru dantza ikuskizuna sortu zuen Kresala dantza taldeak. Orain, horren gaineko erakusketa ekarriko du Errenteria-Oreretara dantza taldeak.

"Arrasto handia" utzi duela aipatu diote HITZAri haren gertukoek: "artista errepikaezina zen, oso abila, sentsibilitate handikoa".

Pagoartek 'Euskal eskultura bizirik' dokumentala aurkeztu du berriki. Lanaren oinarrian herrian ondutako bi erakusketa daude.

Eskultura irakurketaren performancea eta 'Euskal eskultura bizirik' erakusketaren dokumentala aurkeztuko ditu igandean (hilak 19) Pagoarte elkarteak. 19:00etan izango da, Landetxen.

Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak Eskua Saria eman zion ostiralean eskultore sanpedrotarrari eskulturgintzari egin dion ekarpena aitortzeko.

Bizitza osoa eskaini dio Ricardo Ugarte Zubiarrain sanpedrotarrak eskulturgintzari. Osatu duen ibilbideari aitortza egingo diote gaur San Pedroko Udal Aretoan, etxean.

Pagoarte elkarteko kidearekin izan da HITZA, larunbatean Oiartzunen zabalduko duten erakusketaren nondik norakoak azaldu ditu oiartzuarrak. Bi erakusketa zabalduko dituzte, herriko emakume eta gizon eskultoreen lanekin.

Diziplina anitzetan aritu zen sortzaileak 80 urte beteko lituzke aurten. Leteren omenezko eskultura inauguratu dute, besteak beste.

Leteren jaiotetxetik gertu jarri dute eskultura, Landetxeren sarrera nagusiaren kanpoaldean. Eneko Salaberriak egin du eskultura.

Errenterian, Koldo Mitxelena izena duen ikastetxeari, institutuari, eta plazari, gaurtik, hizkuntzalari handiaren omenezko eskultura gehitu behar zaio.

Itsasoarekin lotura duten eskulturak eta obra grafikoak ikus daitezke museoko bilduman



