
Espainiako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan Legution. Bi bandera eta brontzezko domina irabazi ditu Koxtapek ; Hibaikak, berriz, zilarrezko domina.

Uxue Sainz de Baranda, Ander Aramendi eta Mikel Aramendi Villafranca de los Barros-en (Badajoz) lehiatu dira asteburuan eta "pozik" itzuli dira etxera.

19 urteko sanjuandarrak 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekor berria ezarri du 1.500 metrotako proban. Europako Txapelketan aritzeko denbora ere lortu du.

Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.

Tiratzaile sanpedrotarra eta June Ruiz taldekidea Espainiako eskrima txapeldun izendatu dira Kadete Mailan, Sorian jokatutako txapelketan.

Ohorezkoan hirugarren sailkatu ziren Tolosaldea eta Hernaniren ondotik errenteriarrak. Asteburuan jokatuko da txapelketa O Pobran (Coruña, Galizia).

OTXEk bere lehen ziklo-kros denboraldia bukatu berri du. Klubeko kide gazteek emaitza paregabeak lortu dituzte, eta Iraia Zapirain eta Eneko Olveira txapeldun izan dira. Ane Zubeldiak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan.

Klubeko atletak denboraldi biribila osatzen ari dira eta igandeko Gipuzkoako Txapelketetan emaitza onei jarraipena ematen saiatuko dira.

Espainiako Batel Txapelketa Pasai Donibanen jokatu izan arren ez zen euskaldun partaidetza handirik izan. Sanjuandarrak Oarso-bidasoko ontzi bakarrak izan ziren.

Kolorez beteta esnatu da gaur pasaiako badia. Baldintza bikainak zeuden arraun egiteko.

Asteburuan Arraun Olinpikoko Espainiako Kimu, Haur eta Beteranoen Txapelketak jokatu dira Galizian. San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko kideak hainbat dominarekin itzuli dira etxera.

Pasaia Kayakeko kidea hamabigarren postuan sailkatu zen Madeiran (Portugal) lehiatutako proban. Klubeko kide batek Munduko Kopa batean lortutako postu onena erdietsi du Aranetak.


Iragan asteburuan jubenil eta seniorrek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan parte hartu zuten Sevillan, eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da domina gehien eskuratu dituen taldea, 6 guztira. Urrea, bikoa lemazain gabe absoluto neskentzat izan d...

Pasa den asteburuan, Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bederatzi kirolarik, Madrilen. Beste behin erakutsi dute herriko kirolariak onenenetakoak direla kenpon. Izan ere, bederatzitik zazpik saria ekarri dute etxera. Madrilgo Kirol Batzorde Gorenaren instalazioetan 300 kirolari inguru bildu ziren asteburuan, aurretik zegozkien lehiak (autonomietakoak) gainditu ondoren. Formetan lehiatu ziren —armekin eta arma gabe—, defentsa pertsonalean, eta borrokan —puntuan eta jarraian—. Horien artean zeuden Zuhaitz Astarloza, Alain Isasa, Jon Ander Rodriguez, Alain Basasoro, Pedro Rekalde, Ana Perez, Zuriñe Ostolaiz, Sergio Granado eta Marina Amorim, Honbuko ordezkariak, Euskal Herriko Selekzioaren barnean. Bederatzi kirolari horietatik zazpi lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Espainiako Estatuko lehian. Emaitza horiekin kirolariek berriro erakutsi dute, Honbutik nabarmendu dutenez, Oiartzungo eskola dela Iberiar Penintsulako onenenetako bat, eta irakasleek oso lan ona egiten dutela, Shihan Vidalen gidaritzapean, eta Pilar Martinez Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendariaren laguntzarekin. Era berean, garaipenak Udalari eta oiartzuar guztiei eskaini dizkiete, duela ia 30 urtetik kenpoa babesten dutelako. 2012an 30 urte beteko dira Oiartzunen kenpo praktikatzen hasi zirenetik, Shihan Vidalen eskutik. Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin Emaitzak: Jon Ander Rodriguez. Espainiako txapelduna: puntu borrokan, borroka jarraian eta formetan armekin. Espainiako txapeldunordea defentsa pertsonalean, Kadete Mailan, promesa kategorian. Marina Amorim. Espainiako [...]
