
Jarduerak 2022an hasi ziren, eta 2026ko maiatzean bukatu: "Moldaketa horiek aurrerapen handia dira uraren hiri zikloaren kudeaketaren modernizazioan, eta zerbitzu eraginkorragoa, jasangarriagoa eta erresilienteagoa ematea ahalbidetuko dute".

Errenteriako Udalak bi urrezko sari jaso ditu hiri, herri eta eskualdeen inklusioaren eta aniztasunaren aldeko jardunbide onenak saritzen dituen Europako Batzordearen sarietan.

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Pasaia Badia Aktiboko ordezkaritza bat Bruselako All Stars jardunaldietan izan da, eta udalak bultzatzen dituen jarduera fisikoko plan eta politika publikoen berri eman du.

Europako EGEF edo FEDER funtsetik iritsiko da laguntza hori herrira, Oarsoaldeko lau udalen eskaera onartua izan delako.

Europako FEDER funtsetik jasoko du diru hori udalak. Eskualdeak laguntza eskaera bateratua egin du, eta Gipuzkoakoen artetik onartu den bakarra izan da.

Urtebetean udalerriko birziklapen tasa 5,5 puntutan igo da. 'Etorkizuna birziklatzen' kanpainak Pasaian inpaktu positiboa izan duela adierazi du udalak.

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan hainbat ekintza antolatu ditu udalak.

Irabazlearengandik bi puntura geldituta hirugarren izan da Landarbaso abesbatza Spittal an der Drauko txapelketan. Derrigorrezko obraren atalean interpretaziorik onenaren saria eskuratu dute errenteriarrek, gainera.

Lehengusuarekin zaletu zen futbolean atezain errenteriarra. Touringen egin zituen lehen pausoak, eta Athleticekin iritsi da elitera. Orain, bizkaitarren historian sartu da, 40 urteren ondoren Espainiako Kopa irabazi baitu, txapelketa bikaina jokatuta.

Euskoaren proiektu pilotua Oarsoaldera iritsiko da, eta aurkezpen bilerak egingo dituzte Pasaian: hilaren 16an Donibanen eta 22an San Pedron.

Zumardian izango da ekitaldia, 12:30ean, ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen testuinguruan.

Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur Pasaian Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideak aukeratzeko.

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozak. Errolda hilaren 29ra arte kontsulta daiteke.

Gazteen jaialdian Europako 10.000 musikarik hartuko du parte. Lezok bi kontzertu antolatu beharko ditu egitasmoaren barruan.