
Bihar (hilak 13) Euskaltzaleon Martxa egingo dute Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Idurre Eskisabel Larrañaga idazkari nagusiak, besteak beste, tokiko eragileen garrantzia nabarmendu dio HITZAri.

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, "minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera".

Euskaltzale oro deitu dute agerraldian parte hartzera, ahalik eta argazkirik handiena eta jendetsuena egiteko ekainaren 13ko euskararen aldeko martxa babesteko.

Ekainaren 13an Iruñean izango da Euskalgintzaren Kontseiluak deitu duen manifestazioa. Txokolategian eta Haurtzaro Ikastolan daude autobusean izena emateko zerrendak.

Topaketa hilaren 28an izango da, Trintxerpeko Gudari plazan, 18:15ean. Euskaltzaleon Kontseiluak ekainaren 13an egingo du Euskaltzaleon Martxa, Iruñean.

Errenteria-Oreretatik bi autobus antolatu dituzte: 10:30ean abiatuko da lehena eta 15:00etan bigarrena.

Hilaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia egingo da Bilbon. Bertara joateko, autobusak prestatu dituzte, eta lau barrutietan egingo dituzte geldialdiak.