
Lehen jardunaldian hirugarren izan ondoren, hegan egin zuen atzo 'Batelerak' ontziak, eta bigarren izan dira Kontxako sailkapenean.

San Juan, Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderaren lehian izango ez badira ere, estropada bikaina egin zuten lehen jardunaldian, eta sentsazio on horiei jarraipena eman nahi diete etzi.

Ziabogaraino lehen postuan izan dira 'Madalen' ontzikoak estropada bikaina osatuz. Bosgarren egin dute Hibaikako emakumeek, eta datorren igandeko bigarren jardunaldiari begira urrats bat gora egin nahi dute.

Hemeretzi traineru ariko dira lehian gaur 18:00etan hasita, tartean, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Datozen bi igandetan arraunaren Olinpiada den Kontxan aritzeko txartela lortu nahi dute hirurek.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Gaur 18:00etan izango da erlojupeko estropada. 24 traineru arituko dira lehian hainbeste desiratutako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Hondarribia da faboritoetako bat, eta gerta liteke ere San Juanek sorpresa ematea eta sailkatzea.

Emakumeek ETE Ligako azken bandera irabazi zuten larunbatean, eta igoerako play-offetara eta Kontxara begira jarri dira. Gizonek sasoiko azken estropadak eta Kontxa dituzte jomugan.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Kontxako lehen jardunaldiak erakutsi du Hibaika eta Hondarribia ez direla banderaren lehian izango, baina igandeko sentsazio onei jarraipena eman nahi diete sailkapenean koska bat gora egiteko eta gustura bukatzeko.

Hibaika Arraun Elkarteak herritar guztiak deitu ditu herriko arraunlariak animatzera eta horretarako, balkoi eta leihoetan arraun taldearen ikurra jartzera.

Hibaika Arraun elkarteak hitzordua jarri du Portaletasen emakumeen traineruari babesa emateko.