
Hilaren 9tik 11ra arte diziplina ugariz gozatzeko aukera izango da. Kulturabirusa egitasmoak azken bi urteetan "herriko kulturgintzan utzitako arrastoari eta saretzeari segika" antolatu dute, helburu oso antzekoekin.

Patri Espinar mendi gidariak emakumeei zuzendutako orientazio tailerra garatzen ari da udaletxean; Kulturabirusaren baitan aurreikusitako azken tailerra da gaurkoa.

Besteak beste, HiruBinakako azken ekitaldiak eta Sortzaileen Azoka egin dituzte asteburuan. Bihar eta etzi, azkeneko ekitaldiak.

HiruBinakak 'BiBinaka' izaera hartu du pandemiaren azken orduko eraginez. Jendetza bildu da kultura segurua kontsumitzera.

Bigarren tailer egun honetan 'zirrara' adierazi dute partaideek.

Tatuajeekin zerikusia duten ekitaldiak egingo dituzte gaur. Bihar eta etzi artean egitarau osoa eskainiko dute, zortzi jarduera dituzte programatuta.

Kulturabirusak ostiral arratsalde animatua utzi du Oiartzunen. Erakusketak, mosaiko tailerrak edo herri musika eta raparen arteko nahasketa izan dira.

Biyurrienekoek hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako, Haurtzaro Ikastolan. Bestalde, ipuinak kontatzeko tailerra egingo dute Karaez 4ko lokaletan.

Oiartzun Kulturabirusaren egitarauan murgilduta dago. Iniziatiba goraipatu dute antolakuntzan aritu diren parte hartzaileek, eragileen elkarlana sustatu eta herriko sortzaileen lana ezagutarazten duelako.

Herriko artista plastikoek erakusketa kolektiboa egingo dute larunbatetik uztailaren 30era arte. 'Puskak biltzen' izena jarri diote ezohiko erakusketari.

Uztailaren 30eko saioak ikus daitezke Youtuben: Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon; Txilly eta Karen Muñoz; eta Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal.

Bost ekitaldi izango dira uztaileko azkeneko astean. Horiekin gozatzeko sarrerak eskuragarri daude turismo bulegoan (Arizmendienean).

Kulturabirusaren barruan, eskualdeko lau emakume tatuatzailek euren lan egiteko era zuzenean erakutsi zuten ostegun arratsaldean.

Erakusketak, saskibaloi txapelketa, Soinuenea eta Biyurrienearen arteko kolaborazioa... Ekitaldi guztiz ezberdinekin gozatzeko aukera egongo da.

Haurrentzako antzezlana Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan egitekoak ziren. Eguraldia dela eta, ekitaldiaren tokia aldatu dute.

Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.

Kulturabirusa prestatzeko saio irekia egingo dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, herriko eragileekin.

Kulturabirusaren barruan antolatutako hiru emanaldi bideo-erreportaje batean bildu dituzte. Oiartzungo txokoak sormenez bete zituzten uztailaren 17an.

Ane Badiolak, Joxe Leon Amigorenak eta Irati Odriozolak kontzertua emango dute larunbat arratsaldean, Xabier Lete gogoratuz.