
Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordeak azken egunetan emandako gertakariekin "oso larrituta" daudela esan du. Udalaren esku dauden "baliabide guztiak" martxan jarri dituztela dio.

1931ko maiatzaren 27an, beren lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen ari zirela, Guardia Zibilak itsasoko zortzi langile hil zituen. Larunbatean haiek omentzeko martxa bat egingo dute Trintxerpetik Ategorrietara, 11:00etatik aurrera.

Eskalerillaseko 12 familien etxegabetzea gelditzeko azken hiletan jasotako sinadurak entregatu ditu gaur Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Atzo horiek jasotzeari uko egin zion Portuko Agintaritzak.

Ikasleak ere kezkaz ari dira Palestinari so. Gaur kalera atera dira genozidioa eteteko eskatzeko Ikamak deituta.

Kale gorrian geratzeko arriskuan diren bizilagunentzat alternatiba bat exijitzeko mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatuko dute.

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa egingo dute igandean Trintxerpeko Euskadi etorbidetik aterata.

Mundu bat bildu da Oreretako Mugimendu Feministak deitutako manifestaziora, eta aldarri feministek hartu dituzte kaleak, indar biziz.

Ikama Gazte antolakundeak eta Zirika Neska Gazte taldeak deituta manifestazioa egin dute hamarnaka ikaslek gaur eguerdian; kaleak hartu eta iraultzera deitu dute.

Eguerdian manifestazioa egingo dute Ikama gazte antolakundeak deituta; arratsaldean, Oreretako Mugimendu Feministak antolatu du manifestazioa.

Kalera deitu du OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak. Hilaren 17an, manifestazioak egingo ditu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta horiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan.

Hondarribiko Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak elkartasuna adierazi dio Tomas Elgorriagari eta astelehen arratsaldean Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean San Pedro kaletik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu du. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Azeri elkartearen paretik.

https://www.youtube.com/watch?v=FZFovPN-VU4&feature=youtu.be Ehunka lagun bildu dira Irunen Maiatzaren Lehenaren harira, LABek deitu duen eskualdeko manifestazioan. Eguerdian bildu dira San Juan plazan, eta handiak Zabaltza plazara arteko bidea egin dute.

http://www.youtube.com/watch?v=lnRpju9ZtAI&feature=youtu.be Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko manifestazioan. Gaurkoan entzun diren oihu nagusiak Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren lege erreformaren kontrakoak izan dira, eta abortu libre eta doakoa aldarrikatu dute. Manifestazioaren buruan zihoan pankartaren leloak ere ildo horri jarraitzen zion: Nire gorputza nirea da, atzerapausorik ez.

Alderdi eta sindikatu abertzaleek Bilbon egingo duten manifestaziora joateko hasi dira Oarso Bidasotik autobusak ateratzen. Bizkaiko hiriburura joango diren autobus gehienak Tantaz tanta herri ekimenak deitua zuen egun osoko mobilizaziora joateko autobusak izango dira.
