
Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau anitz eta zabala ondu dute Martxoaren 8a goratzeko, 'Gure ahotsek mundua astintzen dute' lelopean.

Hizkuntza harrera mahai gainean jarriko du Lau Haizetarak, euskarari zentralitatea emateko. Sinistuta dago bizilagun anitzen komunitatean inklusiorako tresna dela.

Giza Liburutegiak lau pertsona migraturen bizi ibilbidea kontatu du haien ahots eta begiradatik, migrazioarekiko gizarte laguntzen eta delinkuentziaren desmitifikazioa sustatzeko.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Gabierrotako Auzo Elkarteak antolatuta, diru bilketa solidarioa egingo dute Aita Mariren alde igandean bertan, Behobia-Donostia lasterketa bitartean. Asteburu osorako, gainera, ekitaldiak antolatu dituzte migrazioaren gaineko gaiaz kontzientzia hartu eta sentsibilizazioa lantzeko herritarrekin.

Atzo abiatu zuten sanjuandarrek aurtengo Gora Herriak jaialdia. Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sareak ehuntzeko baliatuko dute aurtengoa, egitarau biribil eta osoarekin.

‘Euskal Herria, harrera herria’ lelopean antolatu du Bixi-Bixik aurtengo Gora Herriak jardunaldi politikoa, hegoaldeko migranteak hizpide (eta hizlari). Pasaitar denen «gu berri bat» eraiki nahi dute.

Urteroko Gora Herriak dinamikarako apustu sendoa egin du aurten kultur elkarteak. Herrialde bat hautatzeaz harago, harrera bila irtenarazten dituztenak izango dituzte hizpide eta gonbidatu berezi.

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

Irungo prostituzioari buruzko txostena landu dute Arrats elkarteko kideek. Prostituzioaz hitz egiteko, lehendabizi «protagonistei entzun» behar zaiela esan dute.

Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Udalak emakume horiek laguntzeko landu dituen tresna eta programak ere azaldu ditu.

Martxoaren 8aren programazioaren barruan, udaleko Migrazio eta Berdintasun arloek 'Kulturarteko elkarrizketak emakume pasaitarrekin' topaketa antolatu dute alkateordetzan, 17:00etatik 19:30era.

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleek material bilketa antolatu dute. Ikastolako eraikin guztietan bilduko dituzte dohaintzan emandakoak.

Elkar ezagutzeko guneak kultura hondurastarra izango du ardatz maiatzaren 7an -ostirala-, 17:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.

Hitzaldiak, migrazioarekin eta errefuxiatuen krisiarekin lotutako testigantzak, gosariak, kontzertuak, diapositiba emanaldia, antzerkia eta afariarekin osatu dute astea, eta eskulan kolektiboa ere egingo dute hilaren 26an.

Harresirik Gabeko Lurraldeak proiektua martxan dago. Migranteen baldintza txarren aurkako sentsibilizazio kanpaina da. Lampedusara joango dira ere.

13 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago proiektua eta Bidez Bide elkartea eta Errenteriako Udalaren Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak Azpiatala daude atzean.

Jatorri askotako emakumeak bilduko dira solasaldian, eta oraingoan Morokokoak izango dute protagonismo nagusia; saioa 17:30ean hasiko da, alkateordetzan.