
Txalupinen Konkista egin dute lehenengoz antxotarrek, Papineko Gazteriaren egitasmoz. Arrakastatsua izan da lehena, jakin-min handia piztu du ontzien arteko lehiak.

Donibane, San Pedro eta Antxon ari dira Gau Beltza prestatzen. Sanpedrotarrak gaur elkartuko dira, eta sanjuandarrak, bihar.

Euskarazko kultur eskaintza sustatzeko taldea osatu dute Pasaiako Udalak eta Antxoko gazte taldeek. Asmoa da beste barrutiak ere egitasmora batzea, gazteen zaletasunei erantzun zabala emateko.

Lehen urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du Antxoko gazte taldeak hilaren 20 eta 22rako. Tartean, pailazoen emanaldia eta sagardotegia.

Pasai Antxon, Topaguneak eta Papineko Gazteriak elkarlanean antolaturiko inauterietako gaia topoko obrak izan dira.

Gogotsu daude pasaitarrak. San Pedro eta Antxon larunbatean ospatuko dute San Tomas, eta igandean Donibane nahiz Trintxerpen.

200 lagun inguru bildu ditu gaur Papineko Gazteriak antolatutako Gaztain Egunak, denetik izan da. Luze joko du gaurko ospakizunak.

Papineko Gazteriak Gaztain Eguna antolatu du, "garai bateko tradizioa berriro herrira ekartzeko". Hilaren 26an, larunbatarekin, izango da.

Antxok gune berri bat izango du datozen sanferminetan, Ibaiondoko zabalgunean: Papineko Gazteriaren txosna. 150etik gora gaztek bat egin dute, jaiekin lortutako dirua urtean zehar inbertitzeko.

Hilaren 16an egingo du Papineko Gazteriak aurtengo Gaztain Eguna. Horri begira, gaztainak biltzeko irteera antolatu du iganderako.

Joan den urtean Zinema Kalean egitasmoak Antxon izan zuen arrakasta ikusirik, berriro antolatzea erabaki dute herriko gazteek. Lau saio izango dira datozen aste eta hiletan.

Biharko 00:00etatik 3:00etara zabalduko dute postua, skate parkaren ondoan.

Egun osoko festa eguna antolatu dute Antxoko gazteek larunbaterako. Bazkariko txartelak 10 euroan eskura daitezke oraindik, Ibaiondoko kantinan eta Axularren.

Papineko Gazteriak, Antxoko Topaguneak eta udalak mahai inguru interesgarria antolatu dute ostegunerako, 'Emantzipazioa eta etxebizitza komunitarioak' izenburupean.

Pasai Antxoko gazteen eragileek bat egin dute 12 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako txapelketa antolatzeko. Finala Papin Egunean izango da.

Hainbat kuadrillek bat egin dute Antxon espazio berriak sortu eta gazteen aisia eskaintza aberasteko. Jaietako egitaraua prestatzen ari dira.