
Pentsioen aldeko aldarriak zortzi urte bete ditu. Urte batzuk gehiago dira Oarsoaldean, 2013an hasi zuen bidea-eta. Orain artekoaren gaineko bilana egin dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak eta Oarsoaldeko Duintasunak.

Ikasturteko azken mobilizazioa egin du Duintasunak gaur; Osasun Itunarekin kritiko eta pentsioen nahikotasuna bermatzeko HEL Herri Ekimen Legegilea izan ditu hizpide.

Ezinbestekoa jo du pentsiodunen mugimenduak alderdi politikoek presioa senti dezaten, "soldata eta pentsio duinak berma ditzagun pertsona guztientzat".

Gutxieneko pentsioak osatzeko sistema eskatzeko sinadura bilketa egin du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. HEL Herri Ekimen Legegilea aurkeztu du eta hura babesten duten 140.000 sinadura bildu.

Datorren maiatzaren 3an kalera aterako direla sinadurak biltzera Bilbo, Donostia eta Gasteizen eta 70etik gora herrietan jakinarazi du pentsiodunen mugimenduak.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio masibo eta iraunkorrak abiatu zituenetik zazpi urte beteko dira etzi. Pentsio, zaintza, eta osasun sistema publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzen dute pentsiodunek, zahartzaro duinak bermatzeko.

Sanmarkoseneko langileak greba mugagabean dira Gureakek ezarri nahi dizkien lanaldi murrizketak eta bost langileren kaleratzea ekiditeko. Duintasunaren hileko lehen asteleheneko mobilizazioarekin bat egin dute grebalariek.

Pentsioei ezarritako KPIaren igoera ez dela nahikoa eros ahalmenari eusteko salatu du Duintasunak. Iztietako anbulatorioaren aurrean bukatu dute protesta, osasun sistema publiko kalitatezkoa exijitzeko.

Lehen astelehenero bezala, ekainean ere kalea hartu dute Duintasunako jubilatu eta pentsiodunek bizitza duinen alde.

Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioetara deitu du, gainera, hilabete honetan, mobilizazio eta presio sozialarekin jarraitzea ezinbestekoa jota. Lehena hilaren 13an izango da Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da alderdi Ederretik. Bigarren deialdia, hilaren 25ean egin du. Manifestazioa egingo dute orduan Gasteizko Plaza Berritik Legebiltzarrera.

Oporraldiaren ostean, berriro kalera itzuliko dira Duintasunaren aldarriak: pentsio duinak eta osasun eta zaintza sistema publiko kalitatezkoa.

11:00etan egin dute hitzordua Herriko plazan. Batzarra eginda, manifestazioa bertatik abiatuko da.

Hileko lehen asteleheneko elkarretaratzea egingo du Duintasunak hilaren 5ean, 11:00etan Herriko Plazan.