
KAE 1 Ligako arraunlariek bigarren jardunaldia izan dute jokoan asteburuan, eta sasoiari hasiera eman diote KAE 2koek.

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian bigarren sailkatu dira moreak; atzetik Hondarribia eta laugarren San Juan.

Goizean lehiatu da, Donibanen, ligako azken estropada. Bihar hitzordu berria dute sailkaturikoek: Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa.

50etik gora traineruk orotariko kolorez josi zuten badia joan den larunbatean. Jende andana bildu zen test estropadaren eremuan.

Zortzi kategoriatik hirutan lortu dute urrea arrosek. Oarsoaldeko batelek podiumetako 11 postu erdietsi dituzte guztira.

Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.

Xabier Isasa izango da presidente berria. Antxon Korman, Josetxo Aranburu eta Jose Manuel Oiarbidek bukatutzat eman dituzte euren zuzendaritza lanak.
![Lehiaketara itzuli da San Pedro [Irudia: Sanpedrotarra AE].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/08/libia-900x563.jpg)
ETE eta KAE2 ligetako traineruak Zarautzen eta Kantabrian ariko dira bihar eta etzi, hurrenez hurren; KAE1eko ontziek Castro Urdialesen dute hitzordua.

Lehian izan dira asteburuan ETE, KAE1 eta KAE2-ko lau traineruak Donibane Lohitzunen, Sestaon eta Mutrikun. Txukun hasi dute sasoia arraunlari pasaitarrek.

Bihar, erlojuz kontra arituko dira Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak antolatutako estropadetan ETE, KAE1 eta KAE2ko arraunlariak. Datorren igandean ere hala izango da, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak antolatu duelarik.

Areto futboleko taldeek irekiko dute gaur Pasaiako kirol taldeen urteko azken jardunaldia. Gainontzeko partidak, bihar eta etzi.

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedrotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzekoek bihar eta etzi jokatuko dute.

Kirol lehiaketak bueltan dira, eta Pasaiako kirol taldeek bide onetik hasi nahi dute denboraldia. Partida guztiak bihar eta etzi izango dira.

Antxoko areto futbol taldeek irekiko dute kirol partiden asteburua. Futbolean Touringek eta Pasaiak derbia jokatuko dute, biek ala biek maila mantentzea helburu dutelarik.

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko partidekin. Gainontzeko taldeek bihar eta etzi jokatuko dute.

Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute bi aldeek lehen aldiz. Albaola klubaren esanetara jarri da, "egungo mailari eutsi ahal izateko finantzaketa lortzeko behar duen guztian laguntzeko".

Otsailaren 16ra bitarte bidali daitezke irudiak. Kamiseta more baten gainean inprimatuko dute irudi irabazlea.

Otsailaren 10ean izango da herri bazkaria, Proisan. Bide batez, Jai Batzordeak gogorarazi du ostiralera bitarte bidal daitezkeela Inauteriak iragartzeko kartelen proposamenak.

Oporrak bukatu zaizkie Pasaiako kirol taldeei. Eguberriak pasata, bueltan dira 2024a ahalik eta ondoen hasteko.

Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen salbazio postuetara gerturatzeko. Areto futbolean Antxok eta Doniparik, garaipena.