
Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta Lezoko Udaleko ordezkariek bilera egin dute gaur. Gaintxurizketako lanetan izan dira.

Obren lizitazio epea zabaldu du udalak Beraun auzoa eta Txirrita Maleo industrialdea lotzen dituen zubian oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Bide segurtasun arazoak direla salatu dute eta bidegorri izendatzeko baldintzak ez direla betetzen talde ekologistak.

Hamarnaka eta hamarnaka bizilagunek babestu dute udalak Fanderiarako onartu duen proiektua; auzo elkarteari ere sostengua azaldu diote egiten duen lanarengatik.

Auzo Elkarteak egindako inkesta baten emaitzen arabera, bizilagunen %33aren gogobetetze maila "oso txikia" da. Segurtasunak kezkatzen ditu gehien.

Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.

Bizilagun taldeak iragarri du udal gobernuarekin izandako bilera bide onetik joan zela eta positiboki baloratzen dutela lehen kontaktua. Hilero herriko gaietan sakonduko dute.

Pasai Antxon azken asteetan jazo diren gertakariak lantzeko bildu da Pasaiako Udala bi parteekin: "Ezinbestekoa da ghettoen sorrera ekiditea".

Urtarrilean eman zituzten Antxoko Auzo Elkartea sortzeko lehenengo pausoak, barrutian jazotako hainbat istiluk, besteak beste lapurretak eta etxebizitza baten okupazioa, beharra sortu zutenean herritarren interesak erdigunean jartzeko. Orduan hasi ziren hainbat herritar biltzen, eta, gaur egun, dozena bat lagunek osatzen dute auzoko taldea.

Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurari babesa erakutsi diote antxotarrek gaur. Azken asteetan herrian jazotako gertakarien aurrean irtenbideak eskatzeko, txalo eta eskari artean bete dute herritarrek Zumardia.

Hilaren 5 eta 9an pertsonen segurtasuna bermatzeko aholkuak emango dituzte hainbat eragilek, Aiton Bordan bertan.

Hilaren 28an, asteartea, izango da saioa, online eta aurrez aurre aldi berean. Izena aurreko egunera arte eman ahal izango dute interesdunek.

Udalak bukatutzat eman du Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruzko kontsulta eta ekarpen fasea, eta horrenbestez, obren exekuzioa kontratatuko du.

Datorren astelehenean (hilaren 29an) zabalduko dituzte ateak berriro Galtzarabordako kiroldegiak, eta Fanderia eta Beraungo igerilekuek. Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera mugekin eta murrizketekin egingo dute (2421 agindua, ekainaren 18koa).

Guztira, 21 LED argi jarri dituzte, aparkalekuko 6 puntu ezberdinetan. Argiztapen berria, Antxoren segurtasun plan berriaren barruan dago.

Ostiralean egin zen elkarretaratzearen segida izango da gaurkoa. 19:30ean da batzarra.

Bi orduko iraupena izango du Euskal Herriko Mendiko Federazioak antolatu eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duen informazio saioak.

Astearte gauean 22 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Pasaiako denda batean sartu eta dirua lapurtzeagatik.

Reina aretoan izango da bilera hori, 20:00etan hasita.

Herritarren bizi kalitatea bermatzeko segurtasuna eta segurtasun sentsazioa bermatzea "ezinbestekotzat" jo du eta horri begira sailburuarekin eta sailburuordearekin proposamenak landu dituztela azaldu du Maite Peña EAJren alkatetzarako hautagaiak.