
Adin Txikikoen Fiskaltzaren aurrean izango da alkatea, atzo Polizia Judizial eta Ertzaintzari bidalitako informazioa egiaztatzeko.

Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Informazio guztia Fiskaltzari eta agintari eskudunei helarazteko eskatu du talde jeltzaleak.