
Txupinazo festa egingo du urtero bezala Zintzilik Irrati libreak aurten ere madalenen harira, eta horrenbidez ikasturteari ginga jarri.

Hilaren 29an Zintzilik irratiaren alde egiten den Taupada Fest jaialdiaren X. ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Mogambo aretoak, 21:30etik aurrera. Bost musika talde igoko dira oholtzara.

Hilaren 16an egingo du irrati libreak denboraldiaren aurkezpen jaialdia Niessen Kulturgunean.

Ostiralean izango da irrati librearen urteurrenaren harira antolatutako bakarrizketa saio bikoitza.

Hilaren 21ean igandearekin egingo du txupinazo festa irrati libreak eta hori baliatuko du 39. denboraldiari ginga jartzeko.

Zintzilik irrati librea laguntzea du helburu jaialdiak eta honakoan ere musika gogorraren aldeko hautua egin du rock eta hardcore doinuekin osatuta kartela.

Irrati librearen mikrofonoetatik urteetan aritu zen Mikel Martin Conde sexu askapenaren aldeko mezuak zabaltzen.

Zuzenean emango du txupinazoa Zintzilik Irrati Libreak. 17:00etan hasiko da irratsaio berezia; ondoren kontzertua antolatu dute Gonapk talde lezoarrarekin.

38 urte beteko ditu aurki Zintzilik irrati libreak. Urteurrena probestu nahi dute herritarrengana hurbiltzeko, ateak zabalduko dituzte. Irratsaio bat egin edo irratia ezagutu nahi dutenei deialdia luzatu diete.

Udazken honetan 38 urte beteko ditu irrati libreak. Irratsaio bat egin, irratia gertutik ezagutu edota irratia lagundu nahi dutenei bertatik pasatzeko gonbita egin diete.

Zuzeneko saioa 22:00 eta 00:30 artean izango da, eta elkarrizketak, bitxikeriak, berriak eta musika uztartuko dituzte besteak beste.

Kontzertua antolatu du irrati libreak Niessen Kulturgunean denboraldi berriaren berri emateko.