
Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Finantzaketa hori EH Bilduk 2023an aurkeztutako zuzenketa baten emaitza dela adierazi du udalak. Trintxerpeko eraikinean eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko obrak egingo dituzte.

Epaiak udalaren eta PPAren arteko gatazka luze bati bukaera eman dio, eta udalak administrazioen arteko elkar ulertzearen aldeko apustua indartu nahi du.

Udalaren titulartasunera pasatu da eraikin enblematikoa, PPAren eta udalaren arteko akordioaren ondorioz. Kultur helburu eta jardueretarako baliatu ahal izango du aurrerantzean.

Akordioari esker portuak udalari eskualdatuko dio eraikina, eta 300.000 euro txertatu. Antxoko bulebarrarentzako diru partida ez dute onartu.

Udal gobernuari obra geldiaraz dezan eskatu diote barrutiko bizilagun, elkarte eta eragileek. Hori gertatu arte borrokan jarraituko dute.

Zirizako aparkaleku berria bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute gauez, 19:00etatik 8:00etara, eta asteburu edo jaiegunetan.

Ziriza eraikinaren erabilerak zehazteko parte hartze prozesua eskatu dute elkarteek, Antxon Luzuriagarekin egingo den modura.

PSE-EE eta EAJren udal gobernua salatu du koalizioak, eraikin publikoak birgaitzeko diru laguntzetara ekimenik aurkeztu ez duelako.

Trintxerpeko Ziriza eraikina berrasmatu eta bertan Rabanne Espazioa sortzearen alde lanean ari diren elkarteek herriaren defendatzailearen atea jo dute. Dagoeneko bi bilera izan dituzte.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Karmenetako feria eremua Zirizako aparkalekuan jarriko da, eta ezin izango da bertan aparkatu hilaren 12tik. Alternatiba gisa, Rodolfoko eremua gaituko da jaietan.

Barruti urdineko Inauteriak hilaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Ospakizunek eragina izango dute trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan.

Trintxerpeko Karmengo Jaiek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte gaurtik hilaren 18ra bitartean.

Jarduketa horien baitan, aparkatzeko 15 plaza berri sortu dira eremu horretan, eta biribilgune bat ere margotu da, trafikoa erregulatzeko.

Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu.

Inauteriak direla eta, Zirizako aparkalekuan barrakak jarriko dituzte. Aparkaleku gabeziari aurre egiteko, La Herrerako gunea gaituko da, hilaren 10a arte.

Ezustekoa izan da goizean Trintxerpen, zorionez, inolako ondoriorik gabe. Jaurtigaiak operatibo zeudela egiaztatu du Ertzaintzak.

"Erabiltzen ez diren portuko espazioak Pasaiako Udalari lagatzeko tramiteak bultzatu eta azkartzeko" eskatu die Teo Alberro alkateak Estatuko ordezkariei, astelehenean haiekin izandako bileran.

Atzo berretsi zuen albistea Espainiako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Estatu idazkari Jose Antonio Santanok. PSE-EEk 2021ean portuko agintaritzarekin lortutako akordioak "exijitzeko" eskatu diote Teo Alberro alkateari.