Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.


Hainbat ikastaro eskainiko ditu Madalensoro plazako lokalean.

Kantuz egiten duen ekarpena, kantuz omenduko dute bihar. Izan ere, Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK koplaka ibiliko dira etzi Santa Ageda bezpera izanik, eta ibilbidearen hasieran bertan, Foru Plazan Xenpelarrek duen eskultura parean omenduko dute kantu jira.

Inauteriei begira, Oarsoirriak Musikala egingo dute estrenekoz hilaren 25ean. Hori prestatzeko entseguak, hilaren 15 eta 22an izango dira 17:00etatik aurrera Merkatuzarren.

Lezon Ondo Ai Geak hobeto birziklatzeko proposamenak egin dizkio udalari

Altamurriaga eremuko Belaztegi herribidean bihar botako dute hormigoia, bidea txukuntzeko.

Iazko lehiaketan saritutako film laburrak proiektatuko dituzte gaur, doan, kultur etxean.

Altsasu herria hedabideetan bolo-bolo dabil azken hilabeteetan. Bertan zer gertatzen ari den jakinarazteko hainbat altsasuarrek testigantza emango dute.

59 bikotek hartuko dute parte gizonen txapelketan, hiru mailatan banatuta. Datorren asteburuan igandean bakarrik jokatuko dituzte partidak.

Pedro Andueza TKE Ligaren presidentea izan da azken bost urteetan; agintaldiaren balantzea egin du elkarrizketan.

Gure Esku Dago-k hainbat ekitaldi antolatu ditu, Demokraziaren aldeko Euskal Herria-Catalunya jaialdia izenburupean, martxoaren 19ko kontsulta girotzeko.

Garabi eta TAO zerbitzuak publiko egingo ditu udalak. TAO eredua zeharo ezberdina izango da. Zerbitzua eman duten langileak kexu dira, eta lanpostuak mantentzea eskatu dute.

1936ko Gerrak zein gerra osteak eragindako Errenteria-Oreretako biktimei izen abizenak jarri nahi dizkio udalak. Horretarako, bi urtez luzatuko den ikerketa abiatuko du datorren asteazkenean Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Santakrutz egunean 500 lagun elkartuko dira arrantzale eta tartekoen bazkarietan. Berrikuntzen artean, musika emanaldiak ugaritzeko apustua nabarmendu dute.

Ikasturtea hasi da eta berriro hasiko da biltzen Pasai Antxoko Jai Batzordea. Deialdia egin du datorren irailaren 13rako, asteazkena. 19:30ean Azokan.

Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Txomin Perurena txirrindulari ohiaren silueta jarri du euren egoitzaren kanpoaldean

Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar (ostirala), Etorkizunaren Alde plataformak antolatua. 19:00etan da, Herriko Plazan.

70 ekintza baino gehiagorekin dator Atlantikaldiaren laugarren ekitaldia. Gaur aurkeztu dituzte xehetasunak Mendozak eta Landak.

Hilaren 16an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia luzatuko dute

Indar biziz joango dira igandean, "aurreko igandeko estropada errepikatzera joango gara, sentsazio onekin arraun egitera, eta ahalik eta emaitza hoberenak lortzera"

Hilaren 17an Errenteria-Orereta eta Arditurri lotuko ditu bizikleta martxa batek, eta han hainbat ekitaldi egingo dituzte