Albisteak

Ia 12.000 euro Sanfillippo gaixotasunaren ikerketarako

Beñat Elzoren aldeko lehen mendi lasterketan bildutako diru guztia bideratu dute gaitzaren kontrako ikerketara; gaur eman dute dirua lasterketaren antolatzaileek.

olatz mitxelena

Txiste grafikoen sari banaketan partaidetza eta kalitatea gorantz

Sariak banatu dituzte gaur eguerdian, Arma Plazako Interpretazio Zentroan; Aurten 185 lan jaso dituztela nabarmendu dute, eta parte-hartzaileen fidelitatea eskertu. http://youtu.be/lKLWvF0mK3M

olatz mitxelena

Melliri elkartasuna adierazi diote hamarnaka herritarrek Martutenen

Atzo eraman zuten Melli Martuteneko espetxera. Lasai dagoela esan dute eta anaiak bihar egingo duela bisita berarekin

Errigoraren 906 saski saldu dira Oarsoaldean eta Bidasoan

Euskal Herri osoan 12.000 saski saldu dira, 151.000 euro bideratuz Nafarroako Erriberako euskalgintzara.

oarso bidasoko hitza

"Gestio ekonomiko arduratsuaren" bidean, "aurrekontu orekatuak" aurkeztuko ditu gobernu taldeak

Aurrekontu proposamenaren aurrean "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdiei.

olatz mitxelena

Kontsumo arduratsuaren azokan postua jartzeko izena eman daiteke

Hilaren 25 izango da azken eguna postua jartzeko baimena eskatzeko.

Euskarazko ardo dastatzea antolatu dute euskaltegiek

Oarsoaldeako Euskara Zerbitzuak, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako udal euskaltegiekin eta AEkrekin elkarlanean, antolatu dute dastatzea. Datorren ostegunean, hilaren 27an, izango da, 18:00etatik aurrera. Parte hartzeko mezu bat bidali beharko dute interesdunek Errenteriako Udal Euskaltegiaren helbide elektronikora, hilaren 25a baino lehen.

oarso bidasoko hitza

Ikuska azken txanpan sartu da

Gaur proiektatuko dituzte lehiaketarako azken film laburrak; bihar arratsean jakinaraziko dituzte irabazleak.

olatz mitxelena

Elbarriengana hurbiltzeko bidea, Gureak-en erakusketan

Elbarriengana hurbiltzeko iniziatiba herriz herri aurrera darama Gureak taldeak. Erakusketa, joko eta tailerren bitartez elbarriek dituzten oztopoak, eta Gureak-en jarduna ezagutarazi nahi dute.

Euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak banatuko ditu udalak

Euskara ikasleek, unibertsitateko udako ikastaroetan izena ematen duten lezoarrek, eta elkarte zein merkatariek eska dezakete diru laguntza.

Zozketa liburutegian

Pasaiako liburutegietan euskarazko irakurleak saritu dituzte

'Irakurri, Gozatu ea Oparitu' kanpainaren barruan zozketak egin dituzte udal liburutegietan, euskarazko literatura eta irakurzaletasuna bultzatzeko

olatz mitxelena
Haurtzaro Ikastola Eguna

Festa komisioko gurasoei eskerrak emango dizkiete Ikastola Egunean

Larunbatean eta igandean Haurtzaro Ikastola Eguna izango da; larunbaterako egun guztiko egitaraua prestatu dute eta iganderako dantza emanaldia.

eihartze aramendia
Alkar Txiki

Euskal dantzetatik afrikar dantzetara

Alkartasunak antolatutako kultur hamabostaldia martxan da Pasai Antxon; asteburuan taldeko kide denek beren trebezia erakutsi dute taula gainean

olatz mitxelena
Donostiako Orfeoia

Orfeoiak eliza bete du txaloz

San Juan Bataiatzailean kontzertua arrakastatsua eman zuen Donostiako Orfeoiak larunbatean, Itsas Mendik antolatutako XXV. Musika Jardunaldien barruan

olatz mitxelena
Sare herritarraren manifestazioa Lezon

Sakabanaketarekin amaitzea eskatu du Lezoko Sarek

Hamarnaka herritar bildu ziren sakabanaketa politika amaitzea eskatzeko larunbatean Lezon.

Argazki erraldoia
Sagardo Eguna Oiartzun

[Argazki galeria] Sagardo Eguna polit joan zen

Eguraldia lagun, plaza jendez lepo egon zen. Goizean azoka, ardi ile mozketaren erakustaldia... egon zen eta arratsaldean hamaika sagardo dastatzeko aukera.

eihartze aramendia
Gure Esku Dago

[Argazki galeria] Antxotarrek josi dituzte euren oihalak

Gure Esku Dago-k antolatuta, Joste Eguna ospatu zuten larunbatean pasaitarrek

olatz mitxelena
Gehiago