Albisteak

Pasaiako EH Bilduk bigarren batzarra deitu du larunbaterako

Trintxerpen izango da bilera irekia, udal euskaltegian, 11:00etatik 13:00etara.

olatz mitxelena

Reyes Carrere: "Kirola lehia baino askoz ere gehiago da"

Eskola Kirola programaren filosofiarekin bat egin du eskubaloi jokalari eta prestatzaile ohiak; tekniketatik eta taktiketatik harago, "kirol legez jokatzen" irakastea funtsezkoa dela iritzi dio kirolari errenteriarrak.

olatz mitxelena

Kolonbia ikusezina azaleratzen hasi da XX. Herrien Astea

Atzo hasi zen, Mikelazulon, XX. Herrien Astea. Unai Aranzadiren Kolonbia ikusezina dokumentala eskaini zuten, eta Asturiasen errefuxiatuta dagoen Felix Barrios Garcia sindikalista kolonbiarrak hartu zuen hitza emanaldiaren ondoren. https://www.youtube.com/watch?v=3n1ZWcinDUo

Ikuska bere ekuadorrera iritsi da

Bekoz Beko saria, aurten, The Dancing film belgikarrarentzat izan da http://youtu.be/rZA8i0fYJdc

olatz mitxelena

Haur eta nerabeen eskubideen alde, gaur, ipuinak eta txokolatea

Gaur, Donibanen izango dira haur eta gazteentzako jarduerak; bihar, Antxon, etzi, San Pedron, eta etzidamu Trintxerpen.

olatz mitxelena

Ostiralean, rock eta psikodelia doinuak Mogambon

Boogie Band, Trapa & The Turboexit eta Aborigen taldeek joko dute Trintxerpeko Azkuene kaleko aretoan, 5 euroren truke. https://www.youtube.com/watch?v=AWAYJKrOnl8

olatz mitxelena

Errenteria Musikaleko orkestrak, bandak eta euskal dantza ikasleek hasiko dute Santa Zezilia zikloa

Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.

"Albaola guk amesten dugun Euskal Herriaren lagintxo bat da"

Halaxe adierazi du gaur goizean Porrotxek, Txo, Mikmak txikia diskoaren aurkezpenean. Albaolako Kultur Faktorian aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek beren azken lana, grabazioan zein ikuskizunean parte hartu duten hamarnaka lagunez inguratuta. Albaolaren proiektua Euskal Herrian zehar ezagutzera ematea da asmoa, eta horretarako elkartearen ereserkia ere sortu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E

olatz mitxelena

Zabarreren gaineko bideoa egindu Hamaika telebistak

Zabarre taldeko kideekin, Pirata Txikiekin eta hainbat herritarrekin hitz egin du Hamaika TBak pirata famatuaren gaineko informazioa biltzeko.

oarsoaldea

Elikadura iraunkorrari buruzko eskaerak aurkeztu dituzte plenoan

Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariak udal pleno aretoan elkartu ziren eskaerak aurkezteko, besteak beste.

eihartze aramendia

Pago motzak kimatuko dituzte igandean

Ikazkintzaren memoria historikoa berreskuratzeko martxan dagoen egitasmoaren barruan egingo da jarduera hori. Igandean izango da.

eihartze aramendia

Euskahalduntze tailerra antolatu du Saretuz-ek

Ekainean zehar egingo dute, Imanol Miner Aristizabalen koordinaziopean

Ekainaren 7ra arte luzatu dute eskuzko pasakan izena emateko epea

Oiartzungo Eskuzko Pasakako IV. Txapelketaren izen-ematea ekainaren 7ra arte luzatu du Txost-ek

eihartze aramendia

Gorka Izulainek aurresku txapelketa irabazi du

7 eta 11 urte arteko kategorian izan da irabazlea lezoarra.

Oiartzungo udaletxea

Banco Santanderrek udalaren kontra abiatutako auzia bukatu da

Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio Euskadiko Auzitegi Gorenak, Banco Santanderrek auzibidetan jarri eta gero. Bi urte eta gero, auzitegiaren ebazpen horrekin auzia bukatu da

eihartze aramendia
Laurak Bat

Miniaturazko artelanak sei mokadutan

Laurak Batek pintxo txapelketa antolatu du, eta Antxoko sei tabernek parte hartuko dute; horrez gain, herriko 22 establezimendutan deskontu bonuak banatuko dituzte; Garcia arropa denda eta Mario zapataria omeduko dituzte Antxon, eta estankoa eta Kaia Hortz Klinika Trintxerpen

olatz mitxelena

Sagardo Eguna ate joka dabil

Hogeita seigarrenez ospatuko da aurten Sagardo Eguna larunbatean. Udaberri Jaiaren barruko festa egun guztikoa izango da

eihartze aramendia

Pasaiak Aniztasunaren Eguna ospatuko du

Ostiraletik asteartera, hainbat jarduera antolatu dituzte ospakizunaren inguruan

olatz mitxelena
Gehiago