Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.


Adinekoen Etxeak udako ordutegia ezarri du. Igandetan goizez irekiko du eta gainontzeko egunetan arratsaldez.

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute.

Gazte asanbladak aurkeztu du jada sanferminetarako gazte egitaraua. Ostiralean, 17:30ean, karropoteoan hasiko dira festa girotzen, eta 20:00etan, txupinazoan biltzeko deia egin dute. Gauetan egunero izango dira kontzertuak gaztetxean, 23:0etatik aurrera, eta iganderako Gazte Eguna antolatu dute. Bazkaria, kantaldia, elektotxarangak eta gaueko kontzertuek osatuko dute Gazte Eguneko egitaraua. Jaietako azken egunean, asteartean, kukaña egingo dute 13:00etan Marealtan eta ondoren, 14:30ean, barbakoa.

Udalean Espainiako bandera inposizioz jarri behar izan dela salatzeko, sanferminetan balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriari taldeak. "Inposizioak jarraitzen duen bitartean ikurrina balkoietan iraunkorki mantentzeko" eskatu dute.

2014ko lehen bost hilabeteetan Oiartzunen sortu diren hondakinen %85 baino gehiago gaika sailkatu eta bildu dira, Oiartzungo Udalak eman dituen arabera. Hortaz, errefusa frakzioa %14,26koa izan da.


Antxoko Biteri Plazaren proiektuari bultzada eman nahi dio PSE-EEk eta hala adierazi zuen azkeneko plenoan, mozio baten bidez. Aipatu mozioa, baina, erretiratu zuten, udalbatzako gainontzeko taldeekin hala adostuta, eta udal gobernuaren aldetik gaiari eusteko konpromisoa lortuta



Senior Mailan, Hibaikako neskak izan dira asteburuko bi estropadetan azkarrenak

Bertako enpresek eta Oarsoaldea Garapen Agentziak gaiaz hitz egiteko batzarra egingo dute etzi

Gamon Izadi Jazz izan da asteburuan irabazi duen Errenteria-Oreretako talde bakarra, Ostiko 1-2 gaindituta.

%26 hazi da urtarrilean eta otsailean; produktu siderurgikoen trafikoak, aldiz, behera egin du, baita arrainaren eta zerealen trafikoak ere; oro har, trafikoak %3'4 egin du gora

"Burugabekeriatzat" jo dituzte azken erabakiak, eta antxotar asko "babesgabe" daudela salatu dute.

Donibane Eskubaloiak, Usurbilen kontra du partida bihar, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian; zaleei partidara bertaratzeko eskatu diete, irabaztekotan Liga kasik erabakita gera daitekeelako.

Ostiko eta Gamon Izadi Jazzek Errenteria-Oreretako areto futboleko derbia jokatuko dute gaur iluntzean.

Aparkatzeko tokiak berrantolatzeko margotze lanak egingo dituzte

Hilaren 21ean iritsiko da 19. Korrika Oiartzunera, eguerdian