Txistu, dultzaina, joare eta Aiko taldearen doinuek girotu dituzte Errenteria-Oreretako kaleak. Arratsaldean, dantzarako aukera gehiago.
2023an jaiotako haurrei atsolorra egin diete. Musika, argazkidun zuhaitza eta ongietorria emateko testuak irakurri dituzte Arizmendieneko lorategian.
Aste Antifaxista estreinako aldiz egiten ari dira, hainbat eragilek antolatuta. Bi hitzaldi eman dituzte, faxismoaren egungo aldaerari buruz hitz egiteko. Gaur eta etzirako emakume antifaxistei omenaldiak antolatu dituzte.
Oiartzungo bikote bat Hirugarren Mailako finalean lehiatu da, baina ezin izan dute txapela lortu. Sari banaketa eta omenaldia izan dira azken ekitaldian.
Ertzaintzari protokoloak berriro begiratzea eskatu diote bi taldeek, plenoan. Altzibarko etxebizitza tasatuak ere hizpide izan dituzte.
Larunbatean jokatuko dira gizonen hiru txapelketen finalak zein emakumeena. Madalensorora hurbiltzera animatu dute.
Atzo Oiartzungo Landetxean Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feministak burutu ziren, EHAZE elkarteak antolatuta.
Elikagai naturalen dendak ateak itxiko ditu mende laurdenaren ondoren. Auzokideek "agur" esan diote dendari, omenalditxoarekin.
Zortzi partida besterik ez dituzte jokatu asteburuan. Galardik ezin izan du Antzuolako txapelketako finala irabazi.
Pala motza eta larruzko paleta batzen dituen txapelketako ordezkariak kanporatu dituzte. Gomazko paletan gaizki hasi dute ibilbidea.
Loza errioxarrarekin batera nagusitu da Bizkaiko herriko txapelketan, eta GRABNIko finala ere irabazi du, Leonetekin.
Neskek lehen zati bikaina jokatu du bigarren sailkatuarenean, golik sartu gabe. Mutilek ere galdu egin dute. Areto futbolean, kale eta bale.
Lizaso, Rebecca eta Begoñak bina gol sartu dizkiote Nafarroako taldeari. Mutilek berdindu egin dute, eta areto futbolean, bi taldeak nagusi.