Maiatzaren 9an abiatuko den Pasaia Itsas Festibaleko protagonista nagusiak izango dira Pasaiako Batelerak. Tinko jarraitzen dute bateleraren irudia mantentzeko borrokan, harro.
Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.
Barnealdetik hiru barku ezagutzeko aukera izanen da maiatzaren 10etik 12ra, eta beste bitan itsas zeharkaldiak egin ahalko dira.
Yakovlev 42 taldeari babesa adierazi diote plenoan, aho batez. Palestinaren inguruko mozioa, EH Bilduren botoekin aurrera.
Iazko exekuzio maila %86koa izan da, eta 2022arekin alderatuta %17 altuagoa izan da inbertsioen atalean.
Kanporaketak finkatu dituzte. Maiatza erdialdean hasiko dituzte pala eta gomazko paletako txapelketak. Esku huskakoek ekainera arte itxoingo dute.
Maiatzaren 4 eta 5ean estreinatuko du 'UBU Errege' antzezlana Orratx! Antzerki Taldeak. Bi emanaldietarako sarrerak jada salgai daude.
Altzaten egingo dio lur lagapena 39 etxebizitza publiko eraiki ditzan.
Miren Taberna liderrak bigarren sailkatuaren bisita jasoko du bihar etxean. Nesken bisita zaila, Burgosen etxera.
Lesoinuren egitarauaren zubi bezala, harizko instrumentuekin gozarazten duten musikarien kontzertua jasoko du Gezalak larunbatean.
Maiatzaren 15a izango da izena emateko azken eguna. Matrikulak online bidez edo HAZ bulegoan egin daitezke.
Udaberri Festak eta Bidasoa Itzuliak eragina izango dute barrutiko sarrera eta irteeretan, egun osoz.
Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearekin bat egin dute Lezoko hainbat eragilek. Gogoetarako oharra zabaldu dute.
Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozak. Errolda hilaren 29ra arte kontsulta daiteke.
Aurkeztutako guztien artean bi aukeratu ditu jai batzordeak. Lehenengoz, irudi bat izango du kamisetak, eta beste bat jai egitarauak eta kartelek.