2014/12

Gabonetako opariak kreditu txartelekin ez ordaintzeko eskaerari batu zaio Ezker Anitza

Gabonetako erosketak diru xehearekin ordaintzeko eskatu du ezkerreko koalizioak. "Modu horretan", azaldu dute, "bankuek ez diete merkatariei komisio txiki hori kenduko". Horrez gain, herriko dendetan erosteko deialdia egin dute.

Errenteriako San Silbestrea, inoiz baino parte hartzaileagoa eta solidarioagoa

Nagusien kategorian 1.000 korrikalarira iritsi nahi du Errenteria Atletismo Taldeak. Izen emate bakoitzeko euro bat Juneren Hegoak elkartearentzat izango da.

Odiok joko du ostiralean Mogambon

Iruñeako Ultimatun taldearekin batera ariko dira. http://youtu.be/ePe1qVEQ5aw

olatz mitxelena

Ekolapikotik bazkalduko dute Uztargi haur eskolako ikasleek

2010-2011 ikasturtean, urria eta azaroaren artean, lehen froga egin zen. Iazko azaroan iragarri zuen Errenteriako Udalak Ekolapikon sartuko zuela, eta egun 80 menu prestatzen dituzte egunero, jakien %80k jatorri ekologikoa duela.

TKE eta prentsaren arteko desafioa, Pasaiako badian

Atzo, estropadan neurtu zituzten indarrak, eta TKEko traineruak irabazi zuen.

oarso bidasoko hitza

Euskarak prestigioa izan dezan egunero lanean ari da Cristobal Gamon ikastetxea

Euskararen Nazioarteko Egunari begira hainbat ekitaldi antolatu arren, euskararen lanketa urte osokoa da.

oarso bidasoko hitza

40 kiloko itsas zapoa salduko dute bihar Pasaiako lonjan

Atzo arrantzatu du zapo erraldoia 'Gaztelugatxeko Doniene' ontziko Iñigo Oronozek

olatz mitxelena

'Jostunak' dokumentala aurkeztuko du Gure Esku Dago-k larunbatean

Pertsonalitate askoren iritziak bildu dituzte dokumentalean, guztiak erabakitzeko eskubidearen gainekoak; dinamikaren sortze prozesua laburbildu, eta Kataluniako nahiz Eskoziako esperientziak jaso dituzte baita ere. Larunbateko aurkezpenean, dokumentala aurkeztean gainera, herriko dinamikaren berri emango dute; 11:45an da zita, Niessenen. http://youtu.be/HqQsEIjx9i4

olatz mitxelena

Donibaneko jai batzordeak prest du Gabonetarako egirataua

Ostiralean hasiko dira ospakizuna, erretiratuen egoitzan santomasak ospatzen, eta urtarrilaren 5ean bukatuko, errege kabalgatarekin.

olatz mitxelena

Etxean partidarik galdu gabe agurtuko du urtea Donibane Eskubaloiak

Asteburuan 25-31 irabazi diote Urnieta Balerdi Harategia taldeari; denboraldia hasiz geroztik lau partida baino ez dituzte galdu arrosek

olatz mitxelena

Larunbatean aterako dute ikatza Arditurriko txondorretik

Festa giroan, eta Olentzeroren Lagunak taldearekin, osatuko dute ekitaldia. Bi tona egur ikatz aterako dituzte.

Asteartean jasoko dituzte eskutitzak Olentzero eta Mari Domingik, Lau Haizetararen eskutik

Madalena basilikan ongietorria emango diete 17:00etatik aurrera, orduan iritsiko baitira Olentzero eta Mari Domingi gurdiarekin. Ondoren kalejira egingo dute musikari eta dantzariekin batera, eta 18:30etik aurrera Herriko Plazan izango dira gutunak jasotzen.

'El faro del silencio' liburua aurkeztu dute Albaolan

Ibon Martinek idatzitako bigarren liburua Pasaian girotuta dago; egileak esan duenez, "eskandinaviar erara egindako eleberri beltza da"

olatz mitxelena

Luzuriagan gela bat sortu eta fatxada margotzeari ekin diote

Eraikinaren parera bizitzera etorritakoei Luzuriaga Martxan iniziatibaren gaineko informazioa zein eraikinaren balio arkitektonikoari buruzkoak helarazi dizkiete, postontzietan banatutako esku-orriaren bidez.

olatz mitxelena

Albaolak hitzarmena sinatu du itsas ingeniarien elkartearekin

'San Juan' baleontziaren mesana –baleontziaren oihalik garrantzitsuenetakoa– babestuko du Espainiako itsas ingeniarien eta ingeniari ozeanikoen elkarteak (AINE).

olatz mitxelena
Gehiago