The Holy Buttons taldearen azken kontzertua, Mogambon

Larunbatean joko du Bartzelonako taldeak Trintxerpen, eta taldea desegin aurreko azken zuzenekoa izango da; Neke Politikoa talde bilbotarrak joko du beraiekin. http://youtu.be/2BiDmipiW2I

olatz mitxelena

Alkartasunak neguko solstizioa ospatuko du, soka dantzarekin

Hiru entsegu antolatu dituzte; gaur, astelehenean eta asteazkenean izango dira, 20:00etatik aurrera, Azokan.

olatz mitxelena

Odol emaileek zita dute gaur, Antxon

Hilero bezala, anbulatoriora jo behar dute odola emateko prest daudenek, 18:30etik aurrera.

olatz mitxelena

Ganadu feria handia, Oiartzungo Txerri Egunaren izarra

Madalensoro kanpoan ganadu geria handiaz gozatzeko aukera izango da hilaren 20an. Pilotaleku barruan, berriz, azoka jarriko dute. Herriko kaleetan ere izango da giroa.

Pasaia Garbiak datuak manipulatzea egotzi dio udalari

Atez atekoaren harira, "Arduragabekeria" eta "seriotasun falta" egotzi diote gobernu taldeari, hondakinak biltzeko bi sistemen arteko alderaketa egitean ez duelako kontuan hartu lehen ez zegoela organikoa bereizterik.

olatz mitxelena

Dendetara bisitak, hizkuntza ohiturak aldatzeko

Euskara ikasleek herriko hainbat establezimendutan euskaraz aritzeko aukera badutela jakin dezaten udalak bisitak antolatu ditu denda eta tabernetara; Txirrita euskaltegiko ikasle talde bat aritu da gaur bisitari, Antxon.

olatz mitxelena

Kampsari buruzko dokumentala online ikus daiteke

Dani Lopezek zuzendutako lanak Antxoko gune autogestionatuaren gaineko historia laburbiltzen du, Kampsa okupatu zutenen testigantzak jasoz.

olatz mitxelena

Altzibarko mugikortasun eredua aztertuko dute ostiralean

Hilabete batzuz indarrean egon den mugikortasun eredua aztertzeko batzarra izango da

Gaztetxea margotzen, auzolanean

Marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu dute Donibanen

Astelehenetik ostegunera izango dira eskolak, 15:30etik 17:30era.

olatz mitxelena

Euskararen Egunaren lipduba, Elizalden

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko kideek lipduba egin zuten aurreko astean, Euskararen Egunaren harira. Bideoan jaso zuten dena, eta HITZA-ra bidali dute. Honakoa da. http://youtu.be/hdoBZDAkwzY

eLiburutegi zerbitzuarekin bat egingo du Errenteriako Udal Liburutegiak

Hainbat klasiko eta liburutegien elkarteak egindako hautaketatik e-liburuak irakurtzeko aukera izango da. Gainera, osasunari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu dute, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearekin elkarlanean.

Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Bigarren saria Nahia Bornagoren No sé saltar lanarentzat izan da.

Oiartzungo Udalak telebista antenak egokitu behar direla oroitarazi du

Udalak herritarrei "adi" egoteko eskatu die, eta egin beharreko aldaketak burutu ditzatela.

Julen Mujikak lurralde frantsesa utzi beharko du

Ez dute onartu preso pasaitarraren abokatuak aginduaren kontra aurkeztutako helegitea, eta honenbestez datozen egunotan espainiaratuko dutela espero da.

olatz mitxelena

'ErrimakOinetan' ikuskizuna, ostiralean, Azokan

Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendu dute bertsolaritza eta dantza uztartzen duen ikuskizuna.

olatz mitxelena

Musika eskoletako 2.500 ikasle bilduko ditu Musikaldiak maiatzean

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen baitan biltzen diren eskoletako 2.500 ikaslek hartuko dute parte maiatzaren 9an, Errenteria-Oreretan egingo duten Musikaldiaren XII. ekitaldian. Eurez gain, udalerriko musika eragileek ere ekitaldiak egingo dituzte.

Urdaburu eta Aldura igoko dituzte Itsastarrak taldeko mendizaleek

Urtea agurtzeko Ereñozutik irten eta Oiartzunera arteko bidea egingo dute oinez, igandean; Oiartzungo Tolare jatetxean babarrun jatea egingo dute.

olatz mitxelena
Gehiago