
Luiziez babesteko sarea jarri dute mendi hegalean, baina konponbidea behin behinekoa da

Eskura prozesuaren eztabaida fasea bukatu dute Oiartzunen eta orain ekarpenak onartzen diren edo txostena dagoen bezala bidaliko duten erabakitzeko unea da.

Jasotako argazkiekin kale erakusketa jarriko du; argazkiak aurkezteko azken eguna hilaren 20a da.

Igandean egingo dute lehen irteera. 10:00etan abiatuko dira San Marko gotorlekuko sarreratik eta Lau Haizeta parkera joango dira narrastiak ikustera.

Egun osoko festa antolatu dute gazte antxotarrek, eta Ibaiondo pilotalekua estreinatuko dute, herri bazkaria eta rock kontzertuarekin.

Azaroaren 9ra arte aurkez daitezke alegazioak zerrenda horiei. Informazio bulegoan daude zerrendak.

Matulutulu (Afrikako ipuinak) kontatuko du Frankok 18:15ean hasita.

Pasaiako XVII. Film Laburren Erakustaldia Moriarti ekoiztetxearen lanen atzera begirako batekin hasiko da, azaroaren 7an

Arriskutsuak izan daitezkeen guneak, eta arriskuaren sentsazioa sor dezaketen tokiak identifikatzeko bilerak antolatu dituzte

Azkuene kalea asfaltatzeko lanak egin ahal izateko, Donostiako Udalarekin harremanetan jarri da Pasaia

Alaberga eta Kaputxinoetako goiko aldea lotuko dituen igogailua; HAZ proiektua (Herritarrak Artatzeko Zerbitzua); Enplegu planetako inbertsioa; eta Olibet auzoan zein Igantzi kalean aparkaleku bana egitea dira proiektua nagusiak.

Egoera politikoaren irakurketa egin zuten epaiketa aretoan Goienetxeak eta epaitzen ari diren beste bost euskal presoek.

Erabili ahal izateko berriz, kiroldegietako harreran dortsala erakutsi beharko dute.

Saioa 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako espazioa zabalduko dute Merkatuzarren (Errenteria); eskualdeko udalek antolatu dute elkarlanean.

Ordubeteko iraupena izango du eta doakoa izango da bisita. Errenteriaren itsas iragana, garaiko harresi eta ateak, eta eraikin nobleak ezagutuko dituzte.

Lekarozen hasiko dute ibilaldia eta Etxebertzeko bordan bukatu; hilaren 15ean egingo dute irteera eta izena eman daiteke dagoeneko.


Urtarrilaren 4ra bitartean dago proposamenak aurkezteko epea