2016/6

Kosterako aurreneko hegaluze labelduna deskargatu dute

Gaur goizean deskargatu dute, Pasaiako arrantza portuan.

olatz mitxelena
Eguerdiaz geroztik arbola jarrita dago Gurutze Santuaren plazan.

San Joan sua pizteko dena prest Lezon

Urtero bezala, gaur ere san Joan suaren bueltan dantza egingo dute Murixka dantza taldeko kideek. Zita 20:15ean, Gurutze Santuaren plazan.

orereta zutik

Errauste plantaren aurka sinadurak bilduko ditu Orereta Zutik-ek

Sinbolikoki "erraustegia erreko" dute Gaztañoko sua baliatuta, eta bertan argazkia egingo dute. Jendeari maskarila jantzita eramateko eskatu diote.

Edukiontziak Agustinak auzoan.

Errauste plantak eragin duela hondakinen tasaren igoera berretsi du Errenteria Irabaziz-ek

Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileari, errenteriarrei "errealitatea izkutatzea" leporatu dio Errenteria Irabaziz hautesle elkargoak.

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia

Elkarrekin Ahal Dugu-k ekitaldi nagusia egingo du bihar

Ekitaldi politikoa 19:00etan izango da eta Isabel Salud Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, eta Pilar garrido eta Josetxo Arrieta Senaturako hautagaiak hartuko dute parte.

Tximeleta taldeak ikasturte bukaerako erakustaldia egingo du gaur

Hip-hop eta gimnastika erritmikoko erakustaldia egingo dute Tximeleta taldekoek, Elorsoron.

Herrera Herrira., manifestazioa, biziberritzea

Plan Bereziari aurkeztuko dizkion alegazioen berri eman du Herrera Herrirak

Herritarrei beren sinadurarekin alegazioak bere egiteko deia luzatu diete.

oarsoaldea

Euskara Batzordea bihar bilduko da

Ekaineko ohiko bilera izango da biharkoa.

oarsoaldea
auto ilarak

Kolapsoa Oarso Bidasoko errepideetan, 18 kilometroko ilarak AP-8an

Biriatutik Hernaniraino (gutxienez) kolapsoa dago AP-8 autobidean. Gaur bereziki latza izaten ari da autobide horretan bidea egitea. Bigarren mailako errepideak ere bete-bete daude.

Fanderiako jaietan egitarau zabala prestatu dute.
Bou Nabara

Nabarra Bou aparkalekua herritarrei zabaltzea eskatu du EH Bilduk

Aparkalekuaren gaia utzikeria egotzi dio Udal Gobernu Taldeari.

olatz mitxelena
Ulva alga berriz ere azaldu da Oiartzun ibaian.

Alga populazioek berriro kolonizatu dute Oiartzun ibaiaren itsasadarra

Uraren kalitatea hobetu da, eta baita ur ekosistema eta behar handiak dituzten fauna eta flora espezieak hartzeko baldintzak ere Oiartzun ibaian.

San Pedroko sua

San Joan sua, San Pedron ere

22:00etan piztuko dute sua, ohi bezala, Torrean

olatz mitxelena
lezo.udalekuak

Lezoko udaleku irekiak, sarean

Udaleku irekiak berritasunekin datoz aurten: egunerokoaren jarraipena egiteko aukera izango dute guarasoek, pasahitz bidez babestutako blog batean

Angelu eta Gasteizko hilketak salatuko dituzte Txoko Feministan

Udalak indarkeria matxista saihesteko formazio ikastaroa eman die Txosna Batzordeko kideei.

sanjoanak 2015

Donibanen, sanjoanak ospatzeko irrikaz

Bihar hasiko dira festak, Uxue Puy Erkiziaren eta Lukas Corro Bilbaoren eskutik.

olatz mitxelena

San Joan sua izango da Altzibarko sanpedroen aperitiboa

San Joan sua bihar egingo dute. Altzibarko festetako ekitaldi ia guztiak hilaren 30etik uztailaren 1era egingo dituzte.

Oarsoaldeko lau udalek bat egin dute gaurko manifestazioarekin

Indarkeria matxistak atzo eragindako lau heriotzak deitoratuta, herritar guztiak deitu dituzte biharko protestarekin bat egitera.

san joan sua, Trintxerpe

Badiaren bueltan dena prest da udako solstizioa ospatzeko

San Joan sua piztuko dute bihar Antxon, Donibanen eta Trintxerpen.

olatz mitxelena

Indarkeria matxista salatzeko manifestazio zaratatsua deitu dute bihar

Indarkeria matxistak lau emakume hil ditu egun bakarrean. Mugimendu Feministak deitu duen manifestazio zaratatsua 19:30ean abiatuko da Niessen sarreratik.

Gehiago