
Oiartzuar batek zuen dendaren egoera zela eta, etxearen alokairua ezin izan zuen zortzi hilabetetan ordaindu. Stop Kaleratzeak-ek bost urteko gabezia bat sinatzea eskatu dio bankuari.

Lanak bidaltzeko Herri Bizia webgunean atal berezia sortuko du udalak eta hara bideratu beharko dituzte parte hartzaileek maiatzaren 10era arte.

Servando Castello 'Low Battery Man' ezizenez ezaguna Trintxerpen egon da gaur entzefalitis mialgikoa hizpide; gaixotasunak kaltetuak inguruan izan ditu.

Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeei begira, parte hartze prozesua jarri zuen martxan pasa den hilabetean Errenteriako EAJk aurkeztuko duen programa osatze aldera errenteriarren ekarpenak jasotzeko.

Plazetak lan garrantzitsua du bihar: jokalariek azalduko duten grinari, unerik latzenetan ere, babesa ematea. Maila du jokoan gizonen Allerruk.

Maria Manera Bassols Katalunian jaio zen, eta Oiartzunen bizi da duela bost urtetik. Intxixu-AEK euskaltegiko ikaslea da. Bosgarren ikasturtea du euskara ikasten.

Batelen Gipuzkoako Txapelketa izango da lehian San Pedron asteburuan; Ligako emaitzak ikusita, Oarsoaldeko ontziek aukera sendoa dute garaikur asko lortzeko

Herrerako San Luis-La Sallen ikasle zela jasandako sexu abusuak salatu ditu errenteriarrak. 52 urtez gordeta izan duena atera, eta antzeko kasuak izan dituztenei salaketa jar dezatela esan die.

‘Mater’ museoak eta Ternuak Jaizkibel eta Uliako itsasertza garbitzeko egitasmo bat landu, eta finantzazioa lortzeko herritarren babesa eskatu dute; hilaren 11ra arteko epea dago botoa emateko.

Urteetan hala moduko konponketa txikiak eginda, prozesioan ateratzen duten Maria Madalenaren irudia urgentziazko hainbat konponketa behar zituela eta horretan adituak diren Horcheko (Guadalajara, Gaztela-Mantxa, Espainia) tailer batera eraman dute irudia.