
Zaharrekin egiten duten lana dela eta, Matia Fundazioak Oiartzungo bi eragileri aitortza egin die. Osasun Pastoraltzak eta Haurtzaro Ikastolak Petra Lekuonara egiten dituzte bisitak.

Herritar talde baten ekimenez, batzarra egingo dute bihar goizean. Helburua, euskalgintzan eragiteko talde berri bat sortzea izango da.

2020ko aurrekontuaren harira proposamen zehatzak erregistratu dituzte Pasaiako Udalean, pasaitarren bizitza kalitatea hobetzearren eta jasotako konfiantzari erantzuteko.

Tokiko merkataritzat, komertzio txikiak egun bizi duten egoera zailari erantzun nahian, horiei babesa adierazteko festak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, eta Pasaian. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Errenkoalde elkartea, Oiartzungoo Itturri elkartea eta Pasaiko Laurak Bat elkartea daude.

Mitxelenari Peru Abarka Lehiaketa irabazi zuen 'Erakusleihoan' lana argitaratu dio Ereinek. Kazabonek Benito Lertxundiri buruzko biografia ondu du.

Nerabea zenetik musikaren munduan murgilduta dago sanjuandarra, are gehiago musikari baten semea izanda. Gaur egun, Sega Sound Killers proiektuan buru-belarri sartuta dabil; hil honetan taldearen lehen birari ekingo diote.

Hilaren 23an II. Haziak Eguna egingo dute Oiartzunen. Aniztasuna ardatz duten hainbat kolektibok gaia landuko dute sormenezko tailerren bitartez.

Behobia-Donostia lasterketa irabazi du Xakib Laxgarrek, eta Elena Silvestre, berriz, helmugara heltzen lehen emakume gipuzkoarra izan da. Sakrifizioak izan du saria bi errenteriarrentzat.

Gros auzoko Zurriola pasealekuan izan zen harrapaketa 18:30ak inguruan.

Oiartzungo Udalak 15.500 euroko diru laguntza eman du Oiartzun Irratiaren emisioa hobea izan dadin. Mahai eta antena berria dituzte, eta saioak bueltan dira.

Euri jasek Karla Lekuona zelaia lokaztu dute, eta nesken lehen taldeak ezin izan du bere partida jokatu. Mutilen lehen taldeak galdu egin zuen bezperan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Antxo AFk berriz ere merituzko garaipena lortu zuen.

Atzoko Behobia-Donostian helmugara iritsi ziren 110 roller kirolarietatik, 21 Oarso Bidasokoak izan ziren. Amale Mugikaren lana, oso nabarmentzekoa.

112 pasaitarrek hartu zuten parte aurtengo Behobia-Donostian. Jarraian, Pasaiako korrikalari guztien sailkapen orokorra.

Aurten, hirugarren (+1) aldiz egin dute Oiartzuarrock jaialdia. Herriko taldeekin egun ona pasatu dute. Hori bai, dena gaztetxean egin behar izan dute.

Behobia-Donostia lasterketan 60 lezoar iritsi ziren helmugara. Horietatik azkarrenak Iratxe Etxegoien eta Borja Manchado izan ziren.

Errenteria-Oreretako 392 lasterkari heldu ziren helmugara atzo.

Miren Arrieta aktorea Lezon izango das gaur, bere esperientzien berri gazteei emateko, Kuxkuxeroak egitasmoaren barruan, eta euskaraz.