
Herri sagardoa egiteko bigarren saio irekia egin dute. Sagardoa jotzen ikasi dute, sagardiak hustuta uzteaz gain.

Indartsu itzuli da oporraldiaren ostean Duintasuna, eta errebindikazioa inoiz baino biziago mantentzeko asmoarekin pentsio eta bizitza duina bermatzen ez dieten artean, bederen.

Hizkuntzen Topagunearen barruan bide berri bat zabaldu dute. Hizkuntzak eta kulturak du izena lan lerro berriak. Helburua, zehatza, Errenteria-Oreretan bizi diren beste hizkuntza komunitateen errealitatea eta kultura, hizkuntza bera ezagutzea.

Alain Mendizabal 'Txilly' rap abeslari oiartzuarrak diskoa aurkeztu du: 'Akherra'. Hainbat kolaborazio izan ditu zazpi abestiak ontzeko bidean.

Udako geldialdiaren ostean, kalera aterako da gaur berriz ere Duintasuna. Gutxieneko pentsio duinak babestera aterako dira kalera eta beraiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, pentsiodunak izan edo ez, arazoa orokorra delako, egungo jubilatu eta pentsiodunen arazoa gaurko gazteen arazo izango delako etorkizunean.

'Emakume ikusezinari begirada' zikloa egiten ari dira Ehuntze espazioan. Komikia eta literaturaren ondoren, performance-aren txanda.

Euskal Herri osoko 36 talde Lezon elkartu dira, dantzak duen egunik handienean. Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Murixkak antolatu dute.

Juneren Hegoak elkartea bere festa egun handia ospatzen ari da gaur. Haurrei zuzendutako ekitaldiak egiten ari dira.

Artoa XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira. Hainbat abantaila aurkitu zizkiotenean popularra bihurtu zen, ordura arteko hainbat egoera irauliz.

Martxa egingo dute hilaren 19an, AGIJUPENSek antolatuta, eta 625 kide hurbilduko dira Oiartzunera. Udalak baliabideak eman dizkiete eguna ospatzeko.

Helduentzako eta haurrentzako kenpo kai ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, Elorsoro kiroldegian. Izena emateko epea zabalik dago.

Betizutik elkarteko kideek, hilabete batek bost igande dituenean egin ohi duen moduan, Muxiko Festa antolatu dute iganderako.

Larunbatean hilaren 28an egingo dute mendi irteera, Ekai herritik abiatuta, taldearen XX. urteurrenaren testuinguruan.

Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea, eta ospatzeko festa larunbat arratsaldean egingo dute. Ludotekako gurasoentzat eta familia eremukoentzako bilera bana egingo dituzte.

Errenteria Hiria Kulturguneko oholtza gainean arituko dira errimak josten Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia.

58 ikasle izango dituzte 2019-2020 ikasturtean, eta Lur Korta eta Saioa Aizpurua arituko dira irakasle lanetan. Inoizko markarik onena da.

Horren erakusle aurten ere prestatu dituen ikastaroak eta urritik aurrera eskainiko dituen hitzaldi aberasgarri bezain interesgarriak.

Oiartzun eta Miren Tabernak garaipenak lortu dituzte kopako lehen kanporaketako partidatan. Bost futbol taldeetatik bakarrak irabazi du.

Orereta Ikastolak berritasunekin hasi du ikasturtea. Besteak beste, Haur Hezkuntzako Esmalteriako eraikin berrituarekin abiatu dute sasoia.

gaurtik igandera arte Kirolaren Europako astea ospatuko da bosgarrenez, eta horren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan, eta ostegunean doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.