
Pasai Donibaneko egoitza berriak igogailua izango du, mugikortasun arazoak dituzten gazteek lagunekin ongi pasatzeko oztoporik izan ez dezaten.

Andoni Dominguez lezoarra Minimotard65 motoziklismoko kategorian Espainiako txapeldun izan berri da. Euskal Herrikoa, Nafarroakoa eta Aragoikoa ere eskura ditu.

larunbatean jokatuko den Women Elite Road Race proban arituko da txirrindulari errenteriarra.

KPIaren araberako igoera izango dute udaleko zergek, aho batez adostuta. San Markoseko 2017ko aurrekontuak, behin betiko baliogabetuak.

15:00ak aldera sutea piztu da Lekuona eraikinean. Suhiltzaileen lau kamioi bertaratu dira eta lanean ari dira sutea menpean hartzeko. 17:00etarako itzalita zegoen sutea.

Udal tramiteak etxetik eta modu errazean egiten ikasteko formazioa eskainiko dute udalak eta KZ Guneak elkarlanean.

NAIZ atari digitalak argitaratu duenaren arabera igandean atera zen Garro espetxetik eta atzo 20:00etan itzuli, lan kontuengatik hiru eguneko baimena eman ostean.

Asteartean Trintxerpeko kaiko urak zuriz tindatu ziren, Txingurri errekan egindako isuri kutsakor baten ondorioz. Donostiako Altza, Larratxo eta Herrera auzoetako ur zikinak Pasaiako Portuan botatzen ditu errekak.

Gazteei begirako bederatzi talde izango ditu aurten Errenteria-Oreretako bertso eskolak; horiekin batera, bat batean aritzeko taldea ere osatu du Xenpelarrek.

Hainbat diziplinarekin gozatzeko aukera egongo da hurrengo asteburuan. Horrez gain, emakume sortzaileen lana azaleratuko duen tailerra emango dute.

Hiru entrenatzaile izango ditu Oiartzungo klubak. Gainera, babesle berria izango dute: Goieko. Asteburuan hasiko dituzte partidak, sei binakako partidatan parte hartuz.

Tortilla txapelketa egin zuten atzo arrtsaldean Jauregialden. Sukaldarien jardunari, dantzarien trebezia erantsi zitzaion.

Kirola egiteko beste modu bat proposatuko die Pasaiako Udalak herriko nerabeei.Pasaiako Kirol Badia Kluba herriko kirol eskaintzari gehituko zaio urrian.

Hibaika Arraun Elkartearen emakumeen ontziak hurrengo urtean Euskotren Ligan aritzeko kanporaketa izango du jokoan asteburuan.

Hurrengo astetik aurrera neguko ordutegian arituko da Zu! Zure Udala arreta zerbitzua.

Irungo Atalaia jatetxean egingo dute bazkaria eta horretarako autobusa antolatu dute baina egitarau zabalagoa prestatu dute topaketari begira. Urriaren 19an izango da.

Duintasunak antolatutako hitzaldian, menpekotasuna eta zaintza izan ditu hizpide Rodriguezek bildutako hamarnaka entzuleen aurrean.

Pasai Antxoko Odol Emaileen elkarteak jakinarazi duenez, hilaren 18an egingo dituzte odola emateko saioa egingo dutela 18:30etatik aurrera, osasun zentroan.

Larunbatean festa egingo dute igerilekuetan, puzgarriekin. Igandean itxiko dituzte udako igerilekuak, datorren urtera arte, hiru hilabete pasatuta.

Hilaren 16tik (astelehena) aurrera arabiera eta euskal kulturaren inguruko ikastaroetan izena eman daiteke.