
Klima, larrialdi egoeran dagoela deklaratu du Errenteriako Udalak, atzoko udalbatzarrean egin zuen, eta aho batez egin gainera.

Udalaren laguntzei esker, B2 maila arte euskaraz doan ikasteko aukera emango dute. Beste mailetan ere laguntzak emango dituzte.

Ander Iñarra bigarren izan zen igandean jokatu zen mendiko lasterketen Munduko Kopako lasterketan. Irabazteko aukera izan zuen, ordea.

Ostiralean izango da Gudari Eguna, eta ekitaldia deitu dute hildako gudariak omentzeko. 'Independentzia sozialismoa' goiburuarekin ekitaldia izango da 19:00etan Foru plazan.

Errenteria-Oreretak bat egin du protestarekin eta klimaren alde elkarretaratuko dira 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan, Niessen Merkataritza Gunearen sarreran.

Oiartzungo Udala auzotarrengana hurbilduko da. Agintaldiko plangintza, datorren urteko aurrekontuaren aurkezpena, iradokizunen jasotzea eta abar jorratuko dituzte.

Bertsolaritza eta dantza uztartuz, hastapenetara itzuliko dira Haatik konpainiako kideak. Aurrestreinaldia bihar izango da, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean 19:00tan.

Tasarik esanguratsuenak ez igotzea da udal gobernuaren asmoa. Beste hainbat egokitzeko asmoa dago. Osteguneko udalbatzarrean aztertuko dute.

Lezoko Garagardo Festa ostegunetik larunbatera egingo dute Karlos Saldise plazan. Orotara 14 garagardo dastatzeko aukera izango da.

Zumaiako saioan hirugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Hurrengo fasera pasatuko diren hamazazpi bertsolarietatik laugarren dago sailkapenean, oraingoz.

Errenteria Atletismo Taldeak eskola, eta federatuen, running nahiz entrenamendu funtzional taldeak izango ditu. Hilaren 19an aurkeztuko dituzte taldeak.

Saioak hilean behin izango dira, urritik maiatzera bitarte izango dira, 19:00etatik 20:30etara.

DBH 1 eta 2. mailako nerabeei dago zuzendua eta kirol arloan dinamizatzaile berri eta ezberdina izatea da helburua. Izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.

Bakarka, binaka edo taldeka izena emateko animatu dute Ugaldetxoko Jai Batzordekoek. Festak irailaren azkeneko asteburuan izango dira.

Ostiral arratsaldean Beheko Plazan jokatu zuten Gipuzkoa Bat eta Iparralde Bat taldeen arteko partida. Gipuzkoarrak nagusitu ziren.

Bukatu da bateleren trantsizio urtea. Kontxako ohorezko txandan, aurreko astean baino pattalago aritu arren, denboraldiari amaiera ona eman diote sanjuandarrek.

Hautaketa prozesua zabalduko du udalaren Kirol azpisailak Futbol 7ko lehiaketako arbitrajeetarako.

Bidaia egin nahi dutenek elkartera jo behar dute izena ematera hilaren 26a baino lehen (hori barne) astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara.

Bizikletak saldu eta erosteko aukera izango da bertan, baina ez horiek bakarrik, mugikortasun iraunkorrarekin lotutako bestelako tresnak ere jasoko dituzte bertan, hala nola, patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak.

Bizikleta martxa batekin hasiko dute eguna, eta Arditurrin hamaiketakoa izango dute zain. Meategiak bisitatzeko aukera egongo da.