Tipi Topa saio berezia egin zuten atzo Lezo Herri Eskolako haurrek eta adinekoek.

Adinekoek prest dituzte kirol oinetakoak

Bihar egingo dute Tipi Topa egitasmoko ikasturte berriko lehen saioa.

Jaietako parte hartze aktiboa nabarmendu du udalak

Udalak eskerrak eman dizkie jai batzordeari zein herritarrei jai giro aparta sortu eta festez gozatu dutelako.

Bizitzaren alde bustiko dira

Larunbatean,  Oiartzun ibaian sartuko dira ibai jaitsiera egiteko, migratzaileek Mediterraneoan egiten duten bidaia simulatuz. 19:00etan abiatuko dira Gabierrota auzotik (Zubia kafetegitik).

Pasaiako irakurketa kluba urrian itzuliko da

Ikasturte berrian izena emateko epea urriaren 11an bukatu da. Lehen saioan Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia' landuko dute.

«Atlantikaldia hazten eta heltzen ari da»

Erreferentzialtasuna aspaldian irabazita, sendotzen eta hazten jarraitzen du Atlantikaldiak. Argi dio Iker Tolosa jaialdiaren zuzendariak: «Atlantikaldia ez da ohiko jaialdia izateko jaio».

‘Marea biziak’ altxor bakarrak bistaratuko ditu

Aspaldian erreferente bihurtuta, seigarrenez, eskaintza paregabearekin heldu da Atlantikaldia. 90 ekintzatik gora, bazterrak musika eta kulturaz betetzeko, hausnarketari bidea zabaltzen dion bitartean.

Garraioan ere aldaketak izango dira jaietan. Argazkia: Sergio Ibañez.

Trafiko aldaketak Atlantikaldiaren eta Jaizkibelerako igoeraren harira

Nafarroa etorbideak kotxerik gabe egon beharko duenez ostegunetik igandera gaueko 22:00ak arte ez da ibilbide horretan aparkatzerik izango. Garraio publikoan ere aldaketak izango dira.

Txistorra postuak jartzeko eskaera epea zabalik da

Eskaerak Zu! Zure Udala zerbitzuan egin behar dira, han bertan edo Niessen Kulturgunean jaso daitekeen  eredua erabilita.

Bi lehiaketa antolatuz ekingo dio udazkenari Itsastarrak Mendi Taldeak

2020an 70 urte beteko ditu Itsastarrak Mendi Taldeak. Ospakizun berezia izanik, mendi argazki eta elkartearen irudia berritzeko lehiaketak antolatuko ditu udazkenean.

Gurasoak ere badoaz eskolara

Seme-alabekin, adin ezberdinetan sortzen diren beharrei erantzutea, heztea, eta hainbat egora kudeatzeko tresnak eskura jartzea du helburu Guraso Eskolak.

oiartzun auto lapurreta

Lapurtutako auto bat gida-baimenik gabe gidatzen harrapatu dute

Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du AP-8an. Ibilgailua Alemanian lapurtutakoa zen, eta jabeari bueltatuko diote Range Roverra.

saguzarrak arditurri

Arditurriko saguzarrak ikustea, larunbat honetarako plana

Saguzarren bizimoduaren berri emango dute Ane Caro eta Unai Baroja adituek. Arditurri inguruan egingo dute txangoa.

Pasaia bonoa salgai, bihartik aurrera

Aurten 30 ordaindu eta 40 gastatu ahalko dira. Bonoak hilaren 9tik urriaren 9ra erabiliko dituzte atxikitako komertzioetan.

Hil den langilearen senideei atsekabea eta elkartasuna adierazi die udalak

Ipintza industrialdean izan zen lan istripua atzo. 26 urteko gazte langile bat da hildakoa.

Kuadrillategin izena emateko epea zabalik da

Urtero legez, Kuadrillategi egitasmoa antolatuko dute Oarsoaldeko lau udalerrietan. Interesdunek irailaren 24ra arte izena eman ahalko dute haien ikastetxeetan.

Gizon bat epailearengana eraman dute, Pasaian indarkeriaz lapurtzea egotzita

Astearte gauean 22 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Pasaiako denda batean sartu eta dirua lapurtzeagatik.

Begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik jarraitzen du Pasaian

Irailaren 13ra arte izena eman ahalko da begirale ikastaroan. 18 urtetik gorako pasaitarrentzat zein Pasaiako elkarteen kideentzat doakoa izango da.

gaxuxa elkartearen erakusketa

Gaxuxak prest ditu ikasturte berrirako jarduerak

Jardueretan izena emateko aukera irailaren 2 eta 3rako jarri dute Lezoko emakume taldeko kideek. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko dute.

harmailetako jarrera ona

Futbol afizionatuko torneoa abiatuko du gaur Touringek

Gaur eta bihar partidak jokatuta, larunbatean finala jokatuko da. Partidetarako sarrera doakoa izango da.

San Pedro Playoff

Play offean borrokatzen jarraituko du San Pedrok

Amaiera epikoa izan da Sanpedrotarra Arraun Elkartearena Eusko Label Ligan. Azken asteburuko azken estropadan lortu dute playofferako sailkapena eta Astillerok zuzenean galdu du maila.

Gehiago