
Baserritarren Egunarekin amaitu ziren atzo eta arratsaldeak irudi politak utzi zituen.

Andoni Dominguez Lezoko pilotu gazteak Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du, Minimotard65 kategorian. Asteburuan irabazi du txapelketa.

Emakumeok martxan. Lelo horrekin 120 ekintza baino gehiago jarriko dituzte martxan Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrian.

Ertzainek bi esku zerra eta aizkora bat aurkitu dituzte autoan, kopilotuaren eserlekuaren aurrean; maleteroan, berriz, hiru zabor poltsa handi marihuana landarez beteak.

Munduko dantzen ikuskizuna, buruhandi eta erraldoien kalejira, patata tortilla lehiaketa edo bertso saioa izango dira arratsaldean.

Espainiako federazioak ez dio laguntzarik eman Txinan jokatuko duten Munduko Txapelketara joateko. Miren Tabernan eros daitezke errifak.

40 bat lagun, heldu eta gazte, elkartu dira sagarra biltzeko. Eguraldi onak lagunduta, izerdia bota ondoren, hamaiketakoarekin ospatu zuten.

Bi aldeen artean akordioa adostu dute eta 47 auzipetuetatik 45ek espetxea saihestu dute; beste bik berriz, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza espetxeratu egingo dituzte.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak maila galdu du eta ez dira TKE ligan arituko hurrengo urtean. Zaleek baina, ongi etorri paregabea egin zioten taldeari, San Pedrora iristean.

Hibaika ez da arituko Euskotren Ligan datorren denboraldian. Hondarribi aurretik izan da play offeko bi estropadetan.

Goizuetako lurretan eta Donostiako administraziopean egon arren, oiartzuar andana hurbiltzen dira bertako festara. Goizez eta arratsaldez egingo dute.

Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartelak berritzeko epea urriaren 30 artekoa da. Hiru urteko iraupena izango dute txartel berriek.

Bigarrenez jarraian egin dute aurten Gora Xanistebanak Krosa. Haur zein helduen lasterketetan HITZAK irudi ugari bildu ditu.

Karaez eta Oiartzunen arteko 25 urteko senidetza ospatzeko harri ederra jarri dute Arizmendi-eneako lorategian.

Bi asteburutan ospatuko dira Lezoko Gazte Olinpiadak, abuztuaren 31n izango da lehen txanda eta bigarrena astebete beranduago, irailaren 7an.

Pasaia KEren Hirugarren Mailako taldearen aurkezpen ofiziala 10:30ean hasiko da. Ondoren, sasoi aurreko partida jokatuko dute Vitoria CDren kontra.

Arditurrin erakusketa jarriko dute, eta irekiera egunean Mertxe Urteaga arkeologoak hitzaldia eskainiko du, azalpenak emateko.

Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu dute asteburuan. Partida lehiatua izan zen, eta 13-10 bukatu zen.

Lezoko Udala eraberritze lanak egiten ari da herriko hainbat espaloitan. Lopenen jada eginak dituzte, eta aurki Zubitxo inguruan hasiko dira.

Pasaia Kayak-eko Ion Carballo Gorka Colomo eta Iñigo Lois, Mikel de Velasco getxoztarrarekin batera, hirugarren eta bigarren izan dira asteburuko probetan.