
Alkatetza lortuz gero beren lehentasunak zein izango diren eman du jakitera jeltzaleen alkategai Nahikari Oterminek.

Ikerketa abiatu du fiskaltzak, mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin zuten argitzeko.

Julen Rodriguez Ahal Dugu-Equo-ren alkategaia da Pasaiarako. HITZAk, hauteskunde kanpaina bitartean, Pasaiako alkategai guztiei egingo dizkien galdera berberak luzatu dizkio Rodriguezi. Erantzunak elkarrizketan.

Ikasturte bukaera hurbil denez, Ellizalde Herri Eskolako eta Institutuko ikasle, langile eta senideek egun osoko festa izango dute igandean.

Legeak lurra aztertzea agintzen duela diote lanen arduradunek, eta horretan ari direla.

Udalak herriko supermerkatuak bisitatuko ditu hondakinen bereizketan hobekuntzak txertatzeko.

Udal hauteskunde kanpaina betean, Berdintasunerako Kontseiluak hautagaiak batu ditu berdintasun politikez hitz egiteko. Emakumeen Etxeak parez pare zabaldu ditu ateak alderdien proposamenak ezagutzeko.

Pasaiako EH Bilduk salatu duenez, lurrak kutsatuta daudelako gelditu dituzte lanak; EAJri eta PSE-EEri "beste behin ere gezurretan aritzea" leporatu diete.

Dokumentala emango dute datorren astelehenean, eta, ondoren, Alba Barbe i Serra zuzendariarekin solasean aritzeko aukera egongo da.

Babes hori erakusteko argazkia egin zuten atzo Merkatuzar parean mugimendu feministako partaide diren 60 lagunek.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hiru antzezlan programatu ditu iganderako. Guztietan emakumeek jokatzen dituzte protagonista lanak.

Asteburuan hamar partida jokatu dituzte Madalensoron. Flores eta Bela oiartzuarrek osatutako bikoteak ezin izan du aurrera egin.

Igogailua gaur goizean inauguratu dute. Udalak jakinarazi du igogailu gehiago egiteko askoa duela, Irisgarritasun Plan Bertikalaren arabera.

Oliver taldearen etxean bina berdindu zuten talde urdinekoek. Mulierrek irabazi egin zuen Gasteizen, eta salbazio postuak urrutiratu dira.

Inauteriak izan arren, hamar taldeetatik bik bakarrik hartuko dute atseden. Mutilen futbol talde nagusiak bihar arratsaldean jokatuko du, etxean.

Esperientzia pilotua dela zehaztu du udalak, eta urte amaieran aztertuko direla emaitzak. Zerbitzuak Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzun nahi dio udalak azaldu duenez.

Berrerabilgarriak diren datuak modu irekian argitaratzeko espazio bat sortu du gardentasun atarian udalak, batetik; eta bestetik, aurrekontuen inguruko informazioa modu bisualean interpretatzeko aukera ematen duen garapena txertatu du.

Bitartean, Justo Pascua Velasco margolariak Elias Salaberriari eginiko erretratua utzi diote senitartekoek udalari, esker onez

Pasaia Kayak biharko Euskadiko Txapelketan izango da, inoizko ordezkaritza zabalenarekin. Irunen da txapelketa, Bidasoa ibaiko eremuan.