2020/12

Izaskun Gomezek uste du EH Bildu ez dela egon akordiorako prest

EH Bilduk ez du bat egin beste hiru alderdiek hitzartutako 2021eko aurrekontuen itunarekin. Alkateak uste du oposizioko alderdia tematu egin dela.

abaraxka ibiltaria gabonak 2020

"Eta Gabonetan, zer?" galderaren erantzuna dute Abaraxkan

Abaraxka Ibiltariak jarduera haurrentzako jarduera sorta antolatu du opor egunetarako, datorren larunbatean bertan hasita.

2021ean, Lezo-Jaizkibel lasterketarik ez

Egoera epidemiologikoagatik mendiko lasterketa bertan behera uztea erabaki du antolakuntza taldeak. 2022ko ediziora begira jarri dira.

PSE-EE, EAJ eta Podemosek 2021eko aurrekontuen ituna sinatu dute

Pasaiako udal gobernuak eta oposizioko alderdiak esker ona adierazi diote elkarri, pandemiak eragindako momentu latz hauetan akordio batera heldu izanagatik.

Ostalarien lana babestu eta aitortzeko kanpaina abiatu du Bizi Errenteriak

Errenteriako ostalaritza eta ostalarien lanaren garrantzia gogora ekartzearekin batera, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dei Bizi Errenteriak, eta hori bera eskatu die herritarrei, zaindu dezatela ostalaritza, zaindu ditzatela ostalariak, baita komunitatea ere pandemiaren testuinguru zailean.

Lezo 2030 Plana abiatu du udalak, herri bizigarriagoa eta iraunkorragoa egiteko

Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen iraunkorreko hamazazpi helburuak betetzera dator plan integrala izango den Lezo 2030; ez da ingurumenera mugatuko, eta arlo sozial eta ekonomikoa ere, sakon landuko ditu.

ehuntze

Ehuntze espazioak sortzaileen lana erakutsiko du datorren astean

Urtero bezala, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte sormen espazioan. Hainbat diseinatzaileren lanak aurki daitezke, baita beste mota bateko sorkuntzak ere.

flauta taldea partitura

Flauta Taldeak udalaren esku utzi ditu azken 30 urteetako partituren moldaketak

Hiru hamarkadatan jo dituzten 275 partitura utzi dizkiote dohaintzan udal erakundeari. Estilo eta zailtasun mota guztietako piezak daude.

Basoa ikasgela bihurtu du Orereta Ikastolak

Basoa hezkuntza proiektuan integratzeak bereizten duela Orereta Ikastolako gune pedagogiko berria beste baso eskoletatik azaldu dute arduradunek, "Orereta Ikastola da hori egin duen Euskal Herriko lehenengo ikastetxea".

tripontzia

Pandemiak ez du zapuztuko Tripontzian jokatzeko bidea

Gure Esku eta kulturgintza laguntzeko loteria jokoa egongo da aurten. Txartelak erosteko telefono bat jarri dute, eta esteka bat.

Kutxabankek zerbitzu aldaketak egingo ditu Donibanen eta San Pedron

San Pedron ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango gaurtik aurrera, eta Donibaneko bulegoa itxita egongo da astearte nahiz ostegunetan.

Pasaiako udalbatzak aho batez egin du bat Lizeoarekin

Pasaiako Udalak, talde politiko guztien adostasunez, Pasaia Lezo Lizeoarekin hitzarmen berria sinatu du, euskararen eta mugikortasun iraunkorraren alde.

Euskararen Paparazziek jaso dute saria

Lehen saria Oiartzunera joan da, eta bigarrena Lezora. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera eta paisaia indartzeko lehiaketa izan da.

bateragune

"Demokrazia" aldarrikatuko dute bihar, 'Bateragune'-koekin elkartasunez

Elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian. Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diez berriro epaituko dituzte.

2021eko aurrekontuak aztertuko dituzte astearteko plenoan

Komertzio, zerbitzu eta ostalaritza zerbitzuentzako diru laguntzak ere aztertuko dituzte abenduari dagokion ohiko plenoan.

oiartzun ke

OKEko taldeek urteko azkeneko partidak jokatuko dituzte

Realaren bigarren taldearen bisita jasoko du talde nagusiak, bihar. Oiartzun B, berriz, Barakaldora joango da etzi.

Gabonetako agenda guztiontzat eskuragarri

OARSO BIDASOKO HITZAk bertako herrietako Gabonetako agenda liburuxka osatu du.

Lantokira Bizikletaz egitasmoa gorpuzten ari da

Lehen fasean langileen eta enpresen iritziak bilduko dituzte. Bigarrenean enpresa batean esperientzia pilotua abiatuko dute.

'Bateragune auziko' bostak berriz ere epaituko dituztelako, elkarretaratzea bihar Lezon

Herriko hainbat eragilek deitutako elkarretaratzea egingo dute eguerdian Gurutze Santuaren plazan. Lezoarrak bertaratzera deitu dituzte.

amazon oiartzun bideoa

[Bideoa] Herritarrei erostea hautua dela aldarrikatu dute

Oiartzunek izan duen saltoki handien bilakaerari errepasoa ematen dion bideoa sortu dute, Amazonen kokapenaren bezperatan.

Gehiago