anbulatorioa lezo

Anbulatorioak bere funtzionamenduko aldaketen berri eman du

Aurrez aurreko kontsultak bertan behera geratu dira. Langileek telefonoz artatzen dituzte pazienteak, eta bakarrik larrialdietan joatea eskatu dute.

Gurutze gorriak bat egin du Zaintza Sare Komunitarioarekin

Gurutze Gorriaren ekarpenari esker udalaren 010 telefono zenbakia asteburu eta jaiegunetan ere martxan izango da.

"Krisi honetan ere, betikoek galduko dugu"

Administrazioak eredu agroindustraialren alde egin duela argi utzi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Ainara Retegiren ustez, txikien eta bestelako eredu bat eskaintzen dutenen kaltetan.

manuel lekuona biblioteka

E-bookak eta filmak mailega daitezke Manuel Lekuona bibliotekan

Aurrez aurreko harrera etenda baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua martxan dago. Filmak ere eska daitzeke, bazkide izanez gero.

[Galeria] Eskatutakoa betetzen ari dira antxotarrak

Bitxia, Antxok egunotan eskaintzen duen irudia, ia inor ez kaleetan. Koronabirus izurriteari aurre egiteko, etxean gelditzea da herritarren ekarpen kolektiboa.

Arrain gutxi eta merkeegi saltzen ari da arrantzaleen kofradian

Hainbat kasutan arrainen prezioa %50 jaitsi dela jakinarazi du arrantzaleen kofradiak. Baxurako ontziek bitartean, berdelaren kanpainak berean jarraitzen du.

Errenteriako_udaletxea

Kaltetuen izan daitezken kolektiboei begirako egutegi fiskal berria antolatzen ari da udala

Herritarrak, saltokiak eta enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak hartzen ari dela dagoeneko jakinarazi du zerga arloan.

Lezoko Udala garbiketa berezi eta desinfekzio lanak egiten hasi da

Garbiketa eta desinfekzio lan bereziak egiten gaur hasi da Lezoko Udala. Espazio publikoetan arreta berezia jarriko dute.

Hainbat neurri ekonomiko proposatu ditu PSE-EEk

Prentsa oharrean, eskerrak eman dizkie lehenik herritarrei erakusten ari diren "konpromisoa, ardura, gizatasuna eta elkartasuna guztiok bizitzen ari garen une zail hauetan, eta eskerrak, bereziki,  guregatik beren bizia jokoan jartzen ari diren profesional guztiei".

Gaur, itsaski krema

Iñigo Esnaola sukaldari lezoarrak egunero-egunero errezeta bat zabaltzen du, herritarrek etxean erraz egin dezaten. Itxialdi garaian, otordu osasuntsuak.

ireber girizia

Gorostieta eta Leitza lotuko ditu Giriziak, hilaren 29an

Ireber mendia igoko du Oiartzungo mendizaleen elkarteak. Ondoren Berastegin bazkalduko dute. Maiatzeko lehen asteburuan hiru eguneko irteera egingo dute.

tomiris

'Tomiris' indarkeria matxista ardatz duen bakarrizketa, igandean

Atx Teatroaren antzerki taldea gonbidatu du Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak. Martxoari dagokion antzezlana igande arratsean izango da, udaletxean.

Koronabirusa: Osasun Sailaren aholkuak

Koronabirusa zer den eta nola aurre egin behar zaion jakiteko gida egin du Osasun Sailak. Hainbat aholku eman dituzte, galdera-erantzunekin.

'Paperezko hegazkinak' proiektatuko da larunbatean Zinema Txikian

Hilaren 14ean izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Paperezko hegazkinak' eta beti bezala, euskaraz.

Sarekideak batzarrera deitu dituzte

Sare Herritarrak batzarra egingo du hilaren 17an, 19:00etan Reina aretoan.

Gizon bat atxilotuta Trintxerpen, udaltzain bati eraso egiteagatik

Gertakaria larunbat goizaldean izan zen. Taberna batean gertatutako liskar baten ondorioz, pertsona batzuk identifikatzen ari zirela, horietako batek agente bat jo zuen.

Lezoko 'Egunean behin' taldean 500 kide bildu nahi dituzte

'Egunean behin' jokorako taldea osatu dute Lezon. Jada 180tik gora partaideak, baina bultzatzaileek 500 lezoarretara (edo gehiagora) iristea dute helburu.

Pasaia Kirol Elkartearen bolada onak ez du etenik

Pasaiak 2-0 hartu zuen mendean ordura arte sailkapeneko buruan zen, Sestao River, Jesus Mari Zamoran. Bolada ederrean dira antxotarrak, dagoeneko zazpi partida dira galdu gabe.

I. 'Eskubidean' jardunaldiak antolatuko dira hilaren 13an

Pasaiako haur eta nerabeen artean sustatzen ari diren parte hartze programak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da ostiralean Trintxerpeko Gudarien plazan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Donibane eskubaloiko bi taldeek garaipena lortu dute asteburu honetan.

Gehiago