
EH Bilduk ez du bat egin beste hiru alderdiek hitzartutako 2021eko aurrekontuen itunarekin. Alkateak uste du oposizioko alderdia tematu egin dela.

Abaraxka Ibiltariak jarduera haurrentzako jarduera sorta antolatu du opor egunetarako, datorren larunbatean bertan hasita.

Egoera epidemiologikoagatik mendiko lasterketa bertan behera uztea erabaki du antolakuntza taldeak. 2022ko ediziora begira jarri dira.

Pasaiako udal gobernuak eta oposizioko alderdiak esker ona adierazi diote elkarri, pandemiak eragindako momentu latz hauetan akordio batera heldu izanagatik.

Errenteriako ostalaritza eta ostalarien lanaren garrantzia gogora ekartzearekin batera, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dei Bizi Errenteriak, eta hori bera eskatu die herritarrei, zaindu dezatela ostalaritza, zaindu ditzatela ostalariak, baita komunitatea ere pandemiaren testuinguru zailean.

Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen iraunkorreko hamazazpi helburuak betetzera dator plan integrala izango den Lezo 2030; ez da ingurumenera mugatuko, eta arlo sozial eta ekonomikoa ere, sakon landuko ditu.

Urtero bezala, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte sormen espazioan. Hainbat diseinatzaileren lanak aurki daitezke, baita beste mota bateko sorkuntzak ere.

Hiru hamarkadatan jo dituzten 275 partitura utzi dizkiote dohaintzan udal erakundeari. Estilo eta zailtasun mota guztietako piezak daude.

Basoa hezkuntza proiektuan integratzeak bereizten duela Orereta Ikastolako gune pedagogiko berria beste baso eskoletatik azaldu dute arduradunek, "Orereta Ikastola da hori egin duen Euskal Herriko lehenengo ikastetxea".

Gure Esku eta kulturgintza laguntzeko loteria jokoa egongo da aurten. Txartelak erosteko telefono bat jarri dute, eta esteka bat.

San Pedron ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango gaurtik aurrera, eta Donibaneko bulegoa itxita egongo da astearte nahiz ostegunetan.

Pasaiako Udalak, talde politiko guztien adostasunez, Pasaia Lezo Lizeoarekin hitzarmen berria sinatu du, euskararen eta mugikortasun iraunkorraren alde.

Lehen saria Oiartzunera joan da, eta bigarrena Lezora. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera eta paisaia indartzeko lehiaketa izan da.

Elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian. Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diez berriro epaituko dituzte.

Komertzio, zerbitzu eta ostalaritza zerbitzuentzako diru laguntzak ere aztertuko dituzte abenduari dagokion ohiko plenoan.

Realaren bigarren taldearen bisita jasoko du talde nagusiak, bihar. Oiartzun B, berriz, Barakaldora joango da etzi.

OARSO BIDASOKO HITZAk bertako herrietako Gabonetako agenda liburuxka osatu du.

Lehen fasean langileen eta enpresen iritziak bilduko dituzte. Bigarrenean enpresa batean esperientzia pilotua abiatuko dute.

Herriko hainbat eragilek deitutako elkarretaratzea egingo dute eguerdian Gurutze Santuaren plazan. Lezoarrak bertaratzera deitu dituzte.

Oiartzunek izan duen saltoki handien bilakaerari errepasoa ematen dion bideoa sortu dute, Amazonen kokapenaren bezperatan.