Hamalau dira COVID-19arekin Jesusen Bihotza egoitzan kutsatutako egoiliarrak

Oraindik ere, egindako proben emaitza batzuk falta dira, eta COVID-19aren protokolo guztiak martxan dituzte egoitza horretan. Hamalau egoiliarrez gain, bi langile ere positibo izan dira.

Ogasunaren aurrean euskaraz, eta bapo jan

Errenta aitorpena euskaraz egin eta zozketan parte hartzeagatik saria jaso dute eskualdeko lau udalerrietako launa biztanlek. Pozik jaso dituzte sariak.

xabier lete lehiaketa 2020

Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketa lanak aurkez daitezke

Aurtengoa 23. ekitaldia izango da. 8 eta 18 urte arteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte. Lanak urriaren 29ra arte aurkez daitezke.

[Galeria eta bideoa] 'Seabin' itsas-zaborrontziak Pasaiako urak garbituko ditu

Itsas hondakinen bilketa egiteaz gain, datu zientifikoak lortzeko eta sentsibilizaziorako ere baliatuko da gailua. Mater Museoan egin da proiektuaren aurkezpena.

Madelon lehiaketan saritutako ipuinen bilduma osatu dute

'Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua' aurkeztuko dute hilaren 16an, asteazkena, 19:00etan Merkatuzarren.

Parkeak erabiltzeko lehentasuna izango dute eskolek

Gaur hasi dute ikasturtea herriko hezkuntza zentroek. Ezohikoa bezain konplexua izango da hasiera hori, eta horri begira,  hezkuntzako langileen eskura jarri nahi ditu udalak dituen bitarteko guztiak.

Esnabideko hirigintza garapenean 'gardentasun eza' salatu dute

Eguzkik eta Beraun, Galtzaraborda, eta Kaputxinoak auzoetako 180 bizilagunek alegazioa aurkeztu zutela ekainaren 19an Esnabideko Xehetasun Azterlana onartzeko espedientean azaldu du talde ekologista.

Pasaitarrak animatu dituzte "euskara bere egin dezaten"

Pasaiako Udalak Antxoko eta Trintxerpeko euskaltegiekin elkarlanean landutako matrikulazio kanpaina aurkeztu dute. Datorren ikasturterako izen ematea zabalik da.

Hatxek bigarren diskoa aurkeztuko du

Errenteria-Oreretan egingo duen emanaldia Eztena Jaialdiaren barruan programatu dute. Kontzertua hilaren 12an izango da 22:00etan eta horrekin emango diote jaialdiari amaiera. 

oiartzungo irakurketa taldea 2020

Irakurketa Taldeak badaki zein liburu irakurriko dituen ikasturte honetan

Albert Camusen 'Izurria' liburuarekin hasiko dute ikasturtea, irailean. Hilean behin elkartuko dira, astearte batean, ekainera arte.

'Hazilan14' enplegua lortzen laguntzeko programan izena eman daiteke

Izen ematea zabalik izango da hilaren 25a arte. Egitasmoa 20-44 urte bitartekoei dago zuzenduta eta prestakuntza prozesua nahiz aldi baterako praktikak eskaintzen ditu.

Koxtape arraun eskolak denboraldi berria aurkeztuko du ostegunean

Ate irekien eguna datorren ostegunean (hilak 17) egingo dute, 18:00etan, Pasai Donibaneko Koxtape Arraun Elkartean.

hiru binaka

'Hiru biñaka' kultur zirkuitua etxetik ikusgai da

Kulturabirusaren barruan antolatutako hiru emanaldi bideo-erreportaje batean bildu dituzte. Oiartzungo txokoak sormenez bete zituzten uztailaren 17an.

Mineralen bila

Mineralen bila arituko dira igandean, Arditurri inguruan

Datorren igandean ibilaldi gidatua egingo dute Aiako Harria parke naturalean. Oraindik geratzen diren mineralen bila abiatuko dira.

Oum taldearen ordez Gabacho Maroc arituko da Atlantikaldian

Marokon koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta, Oum taldeak ezin izango du Atlantikaldian parte hartu.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.

Ohiko ordutegia Zu! zerbitzuan astelehenetik

Aurretiko hitzordua telefonoz eskatu daiteke 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan eta udaletxean bertan ere.

Eztenako hiru emanaldi bertan behera gelditu dira

Ikuskizun bateko kide batek COVID-19an positibo eman duelako gaurko bi emanaldi eta biharko beste bat etetea erabaki dute, segurtasunagatik.

COVID-19 kasuen jaitsiera Oarsoaldean

Asteazkenean hemertzi kasu atzeman ziren, eta atzo bederatzi: zazpi Errenteria-Oreretan, eta bana Pasaian zein Oiartzunen.

Mater ontziak itsaso eta hondartzako hondakinak bilduko ditu

Pasaiako ontzi museoak bi topaketa antolatu ditu hilabete honetarako: Itsas hondakinen arrantza 26an eta Alabortza senadiaren garbiketa 27an.

santakrutzak 2016 kuadrillak.nagusia

Sentsibilizazio kanpaina batek Lezo bisitatuko du ez-jaien harira

Ostalaritza sektorera bideratutako dinamizatzaile talde batek bisitatuko du Lezo indarrean dagoen osasun araudiaren inguruko azalpenak emateko irailaren 13an eta 14an.

Gehiago