
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurria astelehen gauean sartuko da indarrean.

Kattin Txikik ekitaldia egingo du bihar eguerdian, 1936ko Gerran erbesterako bidea hartu behar izan zuten haurrak omentzeko. Dokumentala ere aurkeztuko du, oiartzuarren lekukotzekin.

Udalak 21 plaza betetzeko LEP Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du gaur goizean. Alazne Korta Giza Baliabidetako zinegotziak aletu ditu lan eskaintza horren gainekoak.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak sentsibilizazio eta ingurumen hezkuntza egitasmo eta proiektuak garatzen ditu, Pasaia inguruko itsas ondarea kontserbatzeko jarduerak gauzatzeaz gain.

Koronabirusak eragindako etenaldia ez da, pentsa litekeen heinean behintzat, arnas izan ingurumenarentzat. Egoerari aurrea hartu ezean, klima krisialdiak ondorio konponezinak izango ditu animaliengan ez ezik, baita arnasten dugun airearen kalitatean ere.

Arratia taldearen kontra arituko dira oiartzuarrak, Bizkaiko udalerriko Urbieta futbol zelaian. Bigarren taldeak Gasteizen jokatuko du etzi.

Udaberriari begira ikastaro berriak proposatu dituzte gaur Lopez de Etxezarretak eta Leti Bermejo, Berdintasun teknikariak.

Auzo Elkarteak egindako inkesta baten emaitzen arabera, bizilagunen %33aren gogobetetze maila "oso txikia" da. Segurtasunak kezkatzen ditu gehien.

Fanderiako errotan familian aritzeko pista jolasa antolatu du larunbata goizerako Fanderiako Errota Ibaiaren Interpretazio Zentroak.

Ekainaren 28tik 4ra bitartean egingo dira UEMAren udalekuak, Zumaiatik Lekeitiora bitartean. Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena.

Aho batez onartu du adierazpen instituzionala Errenteriako Udalak Indarkeria matxistak eragindako azken hilketa salatzeko.

OARSO BIDASOKO HITZAren produktu sortak badu jabea.

Lehen taldeak partida txarra jokatu zuen Igorren, eta gol bateko aldeagatik galdu zuen. Bigarren taldeak ere 2-1 galdu zuen. Mutilak datorren asteburuan hasiko dira.

Munduko itsasbide arriskutsuenean jitoan dauden bizitzak salbatzeko asmoz hasi du bidaia Almeriako Adra portutik. Barruan, hamahiru tripulatzaile.

Aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute odol emaileek, jende pilaketarik ez gertatzeko. Ohi baino denbora gehiagoz egongo dira liburutegian.

Otsailaren 14a Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da. Bihotzez elkartearekin elkarlanean, Oiartzungo udaletxean argi gorria piztu dute.

Pasaia K.E.-k 3-1 irabazi du etxean, lehen postua bermatuz. Antxo A.F.-k sailkapenean behera egin du 1-5 galduta.

Hainbat rapgileek indarrak batu dituzte, eta abestia sortu dute, katalanari elkartasuna adierazteko.

Abaraxka ludotekan elkartuko dira bihar arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek utzitako ernamuina non landatuko duten erabakitzeko.

Mikel Susperregik Lezoko inauterien ipuina kontatzeko bideo pilula egin du. Aurten ezin festa aro horretaz gozatu, baina bizitza goxatzeko aukera da ipuina.