2021/5

June Sanchez Tolaretxipi beka martxan, hirugarrenez

Haur onkologiaren gaineko ikerketa proiektu bat bultzatuko du Juneren Hegoak elkarteak 3.000 eurorekin.

zapelatza

[Atzeratuta] Zapelatz bat eta Urubi bat askatuko dituzte Listorretan

Igeldoko Arrano Etxearen zeregin nagusia zauritutako animaliak osatzea da, natura ingurura itzultzeko ondoren.

gaetxe

Gaetxeko udal biltegian segurtasuna hobetzeko lanak egiten ari dira

Zabaldia hormigoiztatu eta itxitura egiteko lanak aurrera eramaten ari da udala. Sei asteko iraupena izango dute hobetze lanek.

Borreroaren oinetan jarriko ditu ikusleak OzZinemak, Berlanga omentzeko

Hitzordua bihar, 19:00etan Niessen zinemetan. Sarrerak 4 euroan eros daitezke Niessen Kulturguneko harreran.

'Menu solidarioak' helaraziko ditu Bekoz Bekok, Antxotik Indiara

Azidoarekin erasotutako emakumeak -eta beste hainbat kolektibo zaurgarri- artatzen dituzten establezimenduak sustengatzeko crowdfunding kanpaina abiarazi dute.

oiartzun hilerria obrak

Hilerrira joateko irisgarritasun lanak egingo dituzte

Hilerrira sartzeko eskailerak kendu eta arrapala jarriko dute horren ordez. Udalak iragarri duenez, lau aste iraungo dute lanek.

Herri Arte Eskolak etzi zabalduko du matrikula epea ikasle berrientzat

Berrikuntzekin dator Arte Herri Eskola, eta datorren ikasturterako dantza zein musika instrumentu berriak txertatuta. Hitza eta ahotsak ere tarte berezia izango dute.

Ategorrietan eraildako arrantzaleak oroitzeko hitzaldia antolatu du EH Bilduk

1931ko 'Ategorrietako sarraskia'-ren 90. urteurrena dela eta, mintzaldia eskainiko dute ostegunean 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Papresak udalerrian duen eragina arintzeko, neurri plana

Bilera egin dute udala, Eusko Jaurlaritzak eta Papresak eta mahaia sortu enpresak herrian duen eragina arintzeko.

Ibilgailuak kontrolatzeko semaforo sistema berria jarri dute Donibane kalean

Semaforo gorria errespetatzen ez duten ibilgailuei isuna jarriko diete hilaren 17tik aurrera. Sistema berriak Bizkaia eta Santiago plazetako sarrerak blokeatzeko aukera ere emango du.

Asteburuan hasiko dira pilotariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Eskisabel, Yorel, Abel eta Rubenek osatutako taldea sasoian dago, lortutako emaitzek agerian utzi duten moduan, eta gorenera heltzea du taldeak helburu lehiaketan.

Euskara eta feminismoa uztartzeko tailerra egingo dute hilaren 24an

'Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen' izenpean, emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargune bilakatuko dute Antxoko Kultur Etxea.

[Galeria] Garbitasuna galdegiteko kartelak ipini dituzte La Anunciatako ikasleek

Udalak abiarazitako 'Eskubidean' planaren barne, ingurugiroaren zaintzaz kontzientzia pizteko oroigarriak jarri dituzte Antxon LH4ko gazteek.

Odola emango dute antxotarrek datorren asteazkenean

Saioa barrutiko kultur etxean egingo dute, 16:30ean hasi eta 20:10ak arte. Aurretik hitzordua emango diete boluntarioei, jende pilaketak saihesteko.

abittu

Paseo osasuntsua emateko aukera, bihar

Abittu programaren saioa egingo dute bihar goizean. Pertsona zaharren mugikortasuna hobetzea du helburu, paseoak emanez.

Brontzezko domina Pasaia Kayakentzat, Espainiako Piraguismo Txapelketan

Azken asteburuan jokatu da txapelketa, Pontevedran, maratoi modalitatean. Klub pasaitarrak iritzi dio emaitza "bikainak" lortu dituztela palistek.

Gaurtik, Parketarrak Lezon

Gaurko saioaz gain, hilaren 19an eta ekainaren 2 eta 9an errepikatuko dituzte saioak Goiko Plazan. Familiek aisiaz euskaraz gozatzeko egitasmoa da.

arditurri

Abaraxka Ibiltariak Arditurriko geologia ezagutuko du

Larunbat goizean txangoa egingo dute Ergoien eta meategien artean, eta Luberriren eskutik bertako sekretuak ezagutuko dituzte haur eta helduek.

Diputazio plaza inguruko zuhaitz txorkoak konpontzen ari da udala

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.

Gehiago